Dupla, bira amaiera Agurainen
Date
26.09.25 - 27.09.25
Lieu
Araba - Agurain

Dupla taldeak bira amaiera iragarri du, eta bide horretan bi emanaldi berezi prestatu ditu irailaren 26 eta 27rako ‘De Un Pueblo Llamado Agurain’ aroa ixteko. Kontzertu batetik haratago joango den ekimena prestatu dute bi egunetarako, eta zuzeneko musikaz gain, liburu aurkezpena, antzerkia, herriko kondairak ezagutzeko bira, eta bestelako ekimenak izango dira arratsean zehar. Herrian zehar gune ezberdinak prestatu dira, eta Frontoi Zaharrean burutuko dira gaueko emanaldi nagusiak. Dupla taldeak gain, Klau soinu aktibista ariko da bi egunetan, eta Amets eta Jokin (ostiralez), eta Hekthor Folk eta Gorka (larunbatez) ariko dira zuzenean ere. Bi egunetako sarrera guztiak amaitu dira dagoeneko, eta ez da izango aukerarik egunean bertan erosteko.
Dupla
Beñat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatzen dira. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggetoia. Haseratik erakutsi dute Dupla musika talde bat baino haratago doala, eta musikaz gain, bestelako gauzak proposatu izan dituzte. Bideo ederrekin eman ziren ezagutara, eta Chupa Chus batean argitaratu zuten lehen diskoa deskarga digital moduan. Izan ere, zuzenean ere biko moduan taularatzen dira, eta bateria, baxua eta bestelako tramankulu elektronikoak lagun, argi eta soinu ikuskizuna eskaintzen dute. Hor dago, hain zuzen ere, Dupla taldearen indargunea, zuzeneko emanaldietan. Asteburuan ‘De Un Pueblo Llamado Agurain’ bira itxiko dute, eta nola hobe zuzeneko emanaldi bereziekin baino.
IRAILAK 26 OSTIRALA
18.00 Herriko kondairak - freetour
19.00 Guneraren irekiera
19.20 Amets eta Jokin
20.20 Klau
21.30 Dupla
23.00 Klau
01.00 Gunearen itxiera
IRAILAK 27 LARUNBATA
17.00 ‘Otro verano sin pueblo’ liburu aurkezpena
18.00 Herriko kondairak - freetour
19.00 Guneraren irekiera
19:20 Hekthor Folk eta Gorka
20.20 Klau
21.30 Dupla
23.00 Klau
01.00 Gunearen itxiera
Emplacement
Frontoi Zaharra
Frontoi Zaharra
Agurain. Araba