EH Sukarra, Bad Sound eta Dj Bull, Ziburuko Bixintxoetan

Date

17.01.26 - 17.01.26

Lieu

Lapurdi - Ziburu

Loiola Madera, Mikel Gorosabel ‘Norton’ eta Cesar Tejada dira egun EH Sukarra.
Loiola Madera, Mikel Gorosabel ‘Norton’ eta Cesar Tejada dira egun EH Sukarra. (EH SUKARRA)

Asteburuan Ziburuko Bixintxoak ospatuko dira eta, bide horretan, zuzeneko musikak izango du bere tartea besta egitarauan.

Larunbat arratsean hasiko da musika festa eta, 20.00etatik aurrera, Dizkobolo elektro txarangak kaleak girotuko ditu, cumbia, punk, disco musikaz. 22.00etan taularatuko da Bad Sound, eta EH Sukarra taldearen txanda 00.00etan izango da.

Gaualdia Dj Bull handiak borobilduko du goizeko ordu txikiak bitartean. Zuzenekoak herriko frontoiko karpan izango dira, doako emanaldian.

EH Sukarra

E.H. Sukarra 1989an Eibarren sortutako rock taldea da. Mikel Gorosabel ‘Norton’ gitarra-jotzaile eta abeslariak gidatu du taldea haren sorreratik, eta oraindik ere tinko eusten dio taldearen egitasmoari.

Taldearen urrezko aroa 90 hamarkadaren gauzatu zen, ehunka kontzertu eskainiz, eta diskoak grabatuz urte horietan guztietan. Gerora, joan etorri asko izan ditu taldeak, baina inoiz ez dute agur esan.

Berriki ‘Agurraren balada’ kantua zintzilikatu dute sarean, 2025 urtean Gaztain estudioetan grabatu duten kantu berria.

Bad Sound

Reggae, dancehall eta ragga estiloak biltzen dituen musika egitasmoa da Bad Sound. 2003 urtetik martxan, ehundaka emanaldi eskaini dituzte, bidean estudioko hiru disko grabatuz.

Taldearen hastapenetatik Selektah Stepi eta Kenitra mantentzen dira, plateretan eta mikrofonoa eskuan hurrenez hurren. Zuzeneko emanaldietan lagunak izan ohi dituzte agertoki gainean, eta segur aski ere Ziburun horrela izango da ere.

Jamaikar giro koloretsuak eskaintzen ditu bandak, gaualdi bero bat sortzeko ezin aproposagoak.

Dj Bull

DJ Bull kantu jartzaileak borobilduko du gaua, Euskal Herriko doinuak nagusi izango diren musika festa amaigabean.

Ordutegiak
20.00 Dizkobolo
22.00 Bad Sound
00.00 Eh Sukarra
02.00 Dj Bull

Emplacement

Frontoi plaza
Frontoi plaza
Ziburu. Lapurdi

Liens