El Drogas, Errenterian

Date

29.11.25 - 29.11.25

Lieu

Gipuzkoa - Errenteria

El Drogas eta bere banda.
El Drogas eta bere banda. (EL DROGAS)

Oarsomusika elkartearen eskutik, asteburu beroa proposatzen da Errenterian. El Drogas izango da protagonista, eta bi emanaldi eskainiko ditu Lekuona fabrikan.

Ostiralez bertako Iluna metal taldeak zabalduko du kontzertua 20.00etan. Larunbatean, berriz, Nun eta Periferia taldeak ariko dira 18.30etan hasiko den kontzertuan. Bi emanaldietarako sarrerak amaitu dira jada.

Urteak dira Oarsomusika elkartea martxan dela, eta ezinbesteko eragilea bilakatu da Oarsoaldeko musika taldeak ezagutzera emateko, bai eta zuzeneko musika bultzatzeko eskualdean. Bide horretan, Urtarrilaren 17rako PILT eta ON taldeen kontzertua antolatu dute ere, honakoan, Niessen Kulturgunean.

El Drogas

Euskal Herriko musika liburuetan letra larriz idatzi beharreko izena da Enrique Villarreal Armendariz ‘El Drogas’ musikariarena. 80. hamarraldiaren hasieran abiatu zuen bidea, eta geroztik ez da agertokietatik jaitsi, dozenaka estudioko disko, eta milaka zuzeneko emanaldi eskaini ostean, Barricada, Txarrena, edo La Venganza de la Abuela bezalako taldeekin.

Azken hamarkadan El Drogas bezala taularatzen da, agertokian Txus Maravi (gitarra), Eugenio Aristu (Abxua) eta Brigi Duque (bateria) lagun. Zuzeneko saioetan bere musika bidea errepasatzen du, Barricada taldearen lehen diskoetatik, El Drogas bezala kaleratu dituen kantuetaraino. 

Bira

Datozen aste eta hilabeteetan ere ugariak izango dira eskainiko dituzten emanaldiak eta Xixon, Santander, Sevilla edota Burgos bisitatuko dituzte. Euskal Herrirako bi hitzordu garrantzitsu iragarri dituzte, eta horietako lehena Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da urtarrilaren 21 gauean.

Apirilean, azkenik, lau gaualdi proposatu ditu Iruñeko Zentral aretoan, eta oraindik sarrera batzuk geratzen dira emanaldi hauetarako.

Emplacement

Lekuona fabrika
Lekuona fabrika
Errenteria. Gipuzkoa

Liens