Palestinan jarriko du begirada Emakumeek Egindako Zinema Karabanak

Date

26.05.25 - 30.05.25

Lieu

Bizkaia - Bilbo

Hausnarketarako eta konpromiso sozialerako leku bihurtuko du pantaila jaialdiak.
Hausnarketarako eta konpromiso sozialerako leku bihurtuko du pantaila jaialdiak. (ZINEMAGILEEN ARTEAN)

Emakumeek egindako Zinema Karabanak bere 14. edizioari hasiera emango dio Bilbon, eta Palestinan jarriko du begirada. Maiatzaren 26tik 30era egingo da aurten Zinemagileen Artean jaialdia.

«Jaialdiak elkarrizketarako, hausnarketarako eta konpromiso sozialerako leku bihurtuko du pantaila, munduko hainbat lekutako emakume zinemagileen lanak erakustearen bidez», adierazi dute sustatzaileek.

Karabanaren inaugurazioa astelehen honetan izango da, 19.00etan, Golem Alhondiga Zinemetan. «Elkartasun keinu batekin emango zaio hasiera aurtengo edizioari: irekiera saioa palestinar herriari eskainiko zaio, Bilbon estreinatuko den ‘A State of Passion’ dokumentalarekin. Bertan izango da Carol Mansour dokumentalaren zuzendari palestinar-libanoarra ere», esan dute.

Dokumentalak Abu Sitta mediku palestinarraren testigantza jasotzen du, Gazako muturreko egoera humanitarioa erakustearekin batera. «Programazioa karga emozional eta politiko handiko proposamen batekin irekiko da», diote.
 
Kultura Communication y Desarrollo – KCD GGKEk eta Klaketa Árabe ekoiztetxe egiptoarrak antolatuta, Karabanak hiru saio eskainiko ditu egunero (17.00etan, 19.00etan eta 21.30ean), eta Gazan, Istanbulen, New Yorken, Tokion, Teheranen eta Bilbon girotutako bost film proiektatuko ditu.

Hauexek dira ikusgai diren filmak:

-‘A State of Passion’ (Gaza, Palestina – inaugurazioa). Palestinako genozidioa salatzen du.

-‘Faruk’ (Turkia). Istanbuleko gentrifikazio prozesuari buruzko gogoeta egiten du.

-‘La Unión’ (AEB). New Yorkeko Amazon enpresako borroka sindikalari buruzko dokumentala.

-‘Black Box Diaries’ (Japonia). Emakumeen aurkako sexu indarkeriaren aurrean sistema judizialak duen papera salatzen du.

-‘No es mi historia’ (Euskal Herria). Etxeko langileen sektoreak bizi duen egoerari buruzko film laburra.

-‘My Favourite Cake’ (Iran). Desirari, askatasunari eta zahartzeari buruzko fikzioa.

Zinegile eta kazetariekin solasaldiak

Egunero, 19.00etako saioan, zinema zuzendariak eta kazetariak bilduko dituen solasaldietan parte hartu ahal izango du publikoak. Elkarrizketa gune horiei esker, aurkeztutako lanen gai sozial, kultural eta politikoetan sakondu ahal izango da, ikuspegi kritiko eta feminista batetik.

«Sarrerak 3 eurotan salduko dira web orrian eta lehiatilan. «Merke salduko dira.  Karabanak Bilboko herritarrak gonbidatu nahi ditu, mundua ikus-entzunezkoen bidez kontatzen diguten emakumeen lanekin hausnartzera, emozionatzera eta parte hartzera», esan dute.

Emplacement

Alondegia
Arrikibar Plaza
Bilbo. Bizkaia