Eñaut Elorrieta Altzagako elizan
Date
11.10.25 - 11.10.25
Lieu
Gipuzkoa - Altzaga

Eñaut Elorrieta musikaria zuzeneko emanaldietan murgildua da azken boladan. Kontzertu mota ezberdinak eskaintzen ari da, eta ohiko emanaldiez gain, ‘Ate osteko bira’ izenpean, eliza txikietan, ermitetan eta basiketan eskaintzen ari da emanaldiak, ohiko areto, antzoki, eta agertoki handiak alde batera utzita,. Urriaren 11 arratsean Altzagako Elizan ariko da zuzenean. Ateak 18.30etan irekiko dira eta 19.00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak honako helbidean eskura daitezke.
Egurra eta harria
Emanaldi hauetarako leku bereziak hautatu ditu musikari bizkaitarrak, eta bide horretan eliza txikiak, ermitak eta basilikak izan dira aukeratuak. Emanaldi biluziak izango dira, artifiziorik gabe, bakarka agertoki gainean, gitarra eta tresna txikiak lagun bakar, ohiko banda edo orkestraren laguntzarik gabe. Kantuak sortu bezala entzun ahalko dira, formatu intimoan, eta konponketa askorik gabe. Jatorrira itzuliz, kantuaren alde. Izan ere, ahotsek garrantzi handia izango dute emanaldi hauetan, herri-kantuaren eta esperimentazioaren artean, ahotsa lehen planoan ezarriz. Eta horretarako espazioaren baliabideak izango ditu lagun Elorrietak, eliza zaharren harriek eta egurrek ematen duten sonoritate berezian.
Bere musika bideko kantuak izan dira nagusi ‘Ate osteko bira’ saioen dozena emanaldietan, eta Altzagan ere horrela izango da. Ibilbide oparoa osatu du musikariak, urteak atzera Lugarri eta Ken Zazpi taldeetan, eta egun bakarkako bidean bere izenpean. Azken 30 urteetan sorturiko abestiak bilduma bat eskainiko duz zuzenekoak, batez ere, azken urteetako bakarkako ibilbideko kantuei leku emanez.
Emplacement
Altzagako Eliza
Altzagako Eliza
Altzaga. Gipuzkoa