Eraso! taldearen agurra Bonberenean

Date

27.12.25 - 27.12.25

Lieu

Gipuzkoa - Tolosa

30 urte eta gero, Eraso! taldeak agur esango du
30 urte eta gero, Eraso! taldeak agur esango du (HONTZA)

Eraso! talde zarauztarrak bere azken emanaldia eskainiko du larunbat honetan Tolosako Bonberenean. Taldeak 30 urteko musika zikloa itxiko du horrela, bidean estudioko 10 disko eta ehundaka emanaldi eskaini eta gero. Sarrerak aurrez taldearen atari digitalean eskura daitezke 10 euroen truke, eta ez badira aurrez amaitzen, Bonberenean bertan 21.30etatik aurrera. 22.00etan taularatuko da taldea bere azken saioa eskaintzeko, non lau taldekideez gain, zenbait musikari izango dituzten lagun agertoki gainean.

Eraso!

1996 urtean eman zituen lehen pausoak Eraso! taldeak Zarautz herriko entsegu lokaletan. Gurean izan den metal belaunaldi baten parte garrantzitsua izan da banda, gitarrak muturreraino zorroztuz, musikalki garatuz, beti ere, taldearen oinarria eta identitatea galdu gabe. Lehen hamarraldia beroa izan zen taldearentzako, makina disko argitaratzearekin batera, kontzertu esanguratsuak eskaini zituzten, nazio mailako Slayer, Machine Head edo Napalm Death taldeentzako emanaldiak zabalduz besteak besteak. Azken urtea agurtzen eman dute, gaztetxe, areto edota Euskal MetalHeads bezalako jaialdi esanguratsuetan arituz. Guztira, bi maketa, eta estudioko zortzi disko utzi dituzte; ‘Erantzunik Gabe’ (1999), ‘Oraina eta Geroa’ (2001), ‘Grisez bustitako egunak’ (2003), ‘Kontra’ (2005), ‘Ez gara inoiz Hilko’ (2012), ‘Kaiolatik Ihes’ (2016), ‘Inoren Lurretan’ (2018) eta ‘Azken Batean’ (2024). 

Agurra Bonberenean

Bonberenea etxearekin harreman estua izan duen taldea da Eraso! Urte hauetan guztietan makina aldiz aritu dira bertan, eta diskoak ere argitaratu dituzte Bonberenea Ekintzak zigiluaren babesean, hortaz, leku ederra azken agurra emateko. Ibai Castro (baxua), Nestor Urdanpilleta (gitarra), Sergio Ruiz Glez.-Txabarri ‘Sertx’ (gitarra eta ahotsak) eta Iñigo Beitia (bateria) izango dira Eraso! azken aldiz, eta taldeko kide izan diren Amaiur Cajaraville eta Ander Izeta agertokian izango dira ere zenbait kantuetan. Izan ere, lagunartean egingo dute agurra, hamarkada hauetan guztietan taldea jarraitu duten zaleak parez pare, eta agertoki gainean Zaloa (kokein), Txaber (kruddo) Xabi (Rat-zinger) Lete (Kokein, Cobra), Iñigo (Sealed Room), Matxet (Naizpresidente) eta Aus (Mitosia) lagunak agertokian. Eraso! badoa, baino oroitzapenak betirako geratuko dira gugan.

Emplacement

Bonberenea
San Esteban
Tolosa. Gipuzkoa

Liens