Etxeko txikienek emozioetan zehar bidaiatzeko kontzertua, Kursaalen
Date
17.05.25
Lieu
Gipuzkoa - Donostia

‘Emozioetan zehar bidaiatzeko kontzertu txundigarria’ ikuskizuna eskainiko du Soinuak Haizean taldeak Kursaalen, Musika Familia zikloan. «3 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta Beethoven, Prokoviev, Strauss, Korsakov, Mussorsgy eta Chopinen doinuak entzungo dituzte.
Hitzordua Kursaaleko Ganbera Aretoan da larunbat honetan, 18.00etan, eta sarrerak webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke (7 euro helduek eta 3 euro 12 urtetik beherakoentzat).
«Musika ikuskizun honetan, emoziok gure emozioak bereizten, estimatzen eta bideratzen laguntzen digu. Zazpi emozio landuko dira musikaren bidez, eta atrezzo koloretsu batekin irudikatuko dituzte, soinu eta ikusizko bidaia batean. Elementu horiei esker, emoziorekin batera aldatuko gara batetik bestera, eta, umorea baliatuta, emozio bakoitzaren garrantziaren inguruan hausnartuko dugu, emozio onak eta txarrak ote dauden, gure kideen emozioak errespetatzearen garrantzia... Txikiek eta handiek ikasi eta dibertitu egingo dira bidaia musikal zirraragarri honetan», adierazi dute Kursaaletik.
2021etik
2021ean estreinatu zenetik, ikuskizuna dozenaka aldiz antzeztu da Euskalduna Jauregian, Bilboko Campos Eliseos Antzokian eta nazioko eta nazioarteko hainbat jaialditan.
Soinuak Haizean 2019an sortu zuten Bilbon ezarri berri ziren musikari profesionalek, hamabost urtez Europako hainbat herrialdetan lanean aritu ondoren. Pablo de Luna, biolina; Irati Castro, biola; Ricardo de Lucas, kontrabaxua eta Jon Casamayor, aktorea dira kideak.
Sortu zenetik, diziplina anitzeko ikuskizunen ekoizpenean, musikaren eta kulturaren dibulgazioan eta musika klasiko eta tradizionalerako publiko berrien sorkuntzan zentratu da konpainia.
Haurrentzako eta familientzako ikuskizunak ekoitzi ditu, hala nola ‘Barrokoko kontzertu barrokoena’ (2019) eta ‘Eko eta itsasoa’ (2024). 2022an ‘Itsasoa laino dago’ ikuskizuna sortu zuen, dantza tradizionala eta garaikidea, zuzeneko musika eta antzerkia batzen dituena.
Dibulgazio lanaren barruan, ehun kontzertu pedagogiko eta didaktiko baino gehiago antolatu ditu Hego Euskal Herriko eta Kantabriako ikastetxeetan eta kontzertu aretoetan.
Musika Bulegoaren sari bat eskuratu berri du konpainiak.
Emplacement
Kursaal
Zurriola, 1
Donostia. Gipuzkoa