‘Euskal Herria Zutik!’: Skabidean eta Banda Bassotti, indarrak batuz

Date

09.01.26 - 09.01.26

Lieu

Nafarroa - Atarrabia

Skabidean taldeak 'Herri Kuttuna' diskoa aurkeztuko du emanaldi bi emanaldi hauetan.
Skabidean taldeak 'Herri Kuttuna' diskoa aurkeztuko du emanaldi bi emanaldi hauetan. (SKABIDEAN)

Banda Bassotti talde italiarra gurean izango da asteburuan, eta Skabidean taldearekin batera bi emanaldi eskainiko ditu ‘Euskal Herria Zutik!’ lelopean Atarrabiako Totem aretoan eta Bilboko Kafe Antzokian, hurrenez hurren.

Bilborako sarrerak aspaldi amaitu ziren, eta Atarrabirako oraindik geratzen dira bakan batzuk. Gainera, emanaldi honetan Potato talde mitikoa izango dute agertokian lagun.

Sarrerak aurrez Totem aretoaren atari digitalean eskura daitezke 16 euroen truke. Egunean bertan, 20 euro ordaindu beharko dira leihatilan. Ateak 19.00etan zabalduko dira, eta gauerdian amaituko dira zuzenekoak. 

Banda Bassoti

Negu Gorriak eta Esan Ozenki diskoetxearen bidez ezagutu genituen gurean Banda Bassotti taldeko kideak 90. hamarraldiaren erdian. Geroztik, sarri aritu dira Euskal Herrian, eta gutariko bat direla esan daiteke inolako zalantzarik gabe.

1987 urtetik martxan, ska eta rock koordenatuetan abiatu zuten musika bidea, kantu aldarrikatzaileak landuz faxismoaren kontrako borrokan. Skabidean taldearekin duten harremana handia da, eta horren adibide izan daiteke 2024 urtean elkarrekin grabatu zuten ‘La Muralla’ kantu ezagunaren moldaketa.

Skabidean

Gurean den ska, reggae eta rocksteady banda ezagunena da egun Skabidean. Iruñea zaharreko bandak 14 urte daramatza giro dantzagarriak lantzen, disko bakoitzean urrats berri bat emanez norabidea galdu gabe, beti ere, Jamaikar doinuak zutabe nagusi.

Egun ‘Herri Kuttuna’ diskoa taularatzen ari da banda, 2025 urte amaieran argia ikusi duen taldearen estudioko zazpigarren lana.

Potato

Ezer gutxi esan daiteke jada Potato taldeari buruz. 80. hamarkadatik martxan, kolorea jarri zioten garaiko rock eta punk giro oldarkorrei. Reggaea eta ska doinuak ere aldarrikapenak egiteko modu bikaina zirela erakutsi zuten, zarata guztiaren erdian kantu melodikoak landuz.

40 urte bete ditu taldeak agertoki gainean eta hori ospatzeko ‘Todabia hay quien resiste’ diskoa kaleratu dute, taldea bizi-bizi dagoela aldarrikatzeko. 

Emplacement

Totem aretoa
Totem aretoa
Atarrabia. Nafarroa

Liens