F.R.A.C.(Fundación de Raperos Atipicos de Cadiz) Euskal Herrian

Date

14.07.23 - 14.07.23

Lieu

Gipuzkoa - Tolosa

Sei emanaldi hitzartu ditu FRAC kolektiboak Euskal Herrian.
Sei emanaldi hitzartu ditu FRAC kolektiboak Euskal Herrian. (FRAC)

F.R.A.C. (Fundacion de Raperos Atipicos de Cadiz) taldea Euskal Herrian izango da egunotan antolatu duten ‘Veranito F.R.A.C.’ bira txikia aitzaki. Reggae, Dub eta Rap giroetan datorren musika egitasmoa da honakoa, umore handiz erritmoak eta errimak uztartzen emanaldi bero eta azidoetan. Ostiral arratsez Tolosako 3 tabernan ariko dira zuzenean 19.00etatik aurrera.

Rap Reggae Dancehall Gaditarra

2007 urtean eman zituen lehen pausoak F.R.A.C. musika taldeak Cadiz hirian, garai hortaraino bakarka aritzen ziren raplariak bat egitean egitasmo kolektiboan. Egun, Karim Aljende aka ‘Prince Chef’ (ahotsa), Antonio Pareja aka ‘Pareja Deep Sound’ (ahotsa), Gonzalo Saavedra aka ‘Caleta Sound System’ (DJ), Washy aka ‘DJ Frutos’ (DJ) musikariek osatzen dute taldea, baino agertoki gainean gehiago izan daitezke.

Erritmo jamaikarrak eta rap giroak izan ziren abiapuntua, baino musikarien eraginak askotarikoak dira: Linton Kwesi Johnson, Faly Mosquera, Public Enemy, Manolin Galvez, Lady Saw, David Vidal, Los Balconeti, Lee Perry, La Polla Records, el Nazareno del Amor edo Mad Proffesor izan daitezke horietako batzuk, eta guzti horien nahasketa da F.R.A.C.

Urte hauetan guztietan ehundaka emanaldi eskaini dituzte eta bide horretan askotan izan dira Euskal Herrian. Izan ere, zuzenekoak dira kolektiboaren jardun nagusia, baino bidean estudioko zazpi disko argitaratu dituzte, guztiak, plataforma digitaletan entzungai. Taldearen azken kanta 2022ko azaroan zintzilikatu zuten sarean, ‘Plaza de las FARC’ izenpean.

'Veranito F.R.A.C.' bira Euskal Herrian

Uztailaren 13an Baionan abaituko dute kontzertu bira Menage a Trois ostatuan eskainiko duten emanaldiarekin. Ostiral arratsez Tolosako 3 tabernan ariko dira, eta larunbatean Santutxuko jaietan joko dute Txopet eta Benetan Zoro taldeekin agertokia elkarbanatuz. Igande arratserako Kanpezuko Iturrienea Koronela Txarku-taskan egin dute hitzordua. Astelehen arratsean Santurtziko jaietan joko dute, eta bira Lizarrako Ametsa tabernan amaituko da uztailaren 18an, astearte arratsez.  

'Veranito F.R.A.C.' bira
Uztailak 13 Osteguna – Baiona (Lapurdi) Ménage à Trois ostatua
Uztailak 14 Ostirala – Tolosa (Gipuzkoa) Hiru Taberna
Uztailak 15 Larunbata – Bilbo (Bizkaia) Santuxuko jaiak
Uztailak 16 Igandea – Kanpezu (Araba) Iturrienea Koronela
Uztailak 17 Astelehena – Santurtzi (Bizaia) Santurtziko Jaiak
Uztailak 18 Asteartea – Lizarra (Nafarroa) Ametsa Taberna

Emplacement

3 taberna
Oria kalea 12
Tolosa. Gipuzkoa

Liens