DFeria

‘Fake’ gaia izango du ardatz martxoko dFeria jaialdiak

Date

11.03.23 - 16.03.23

Lieu

- Donostia

‘Diptych’ dantza ikuskizunaren irudia.
‘Diptych’ dantza ikuskizunaren irudia. (Virginia Rota | Donostia Kultura)

Aurten martxoaren 13tik 16ra bitartean burutuko da dFeria jaialdia, arte eszenikoen bilgune beteranoa. 28 konpainien eskutik, 28 ikuskizun eta 44 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan eta edizio honetako gaia ‘Fake’ izango da, ardatz horren inguruan garatuko baita hein handi batean prestatu den programazioa: «Teknologia berrien erabilera masiboagatik (blockchain...) eta espiritu kritiko gero eta apalagoa duen gizarte batean gizabanakoak manipulatzeko ahalmen gero eta handiagoagatik, informazioa esponentzialki zabaltzea zeinen erraza den ikusirik, bistan da puru-purian dagoen gaia dela», aitortu dute Donostia Kulturan.

Jaialdia hasi 13an hasiko da, nahiz eta aurreko larunbat eta igandean programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartuko dituen. Sarrerak eta abonuak ostiral honetatik, urtarrilak 27, daude salgai leihatiletan eta webgunean. Gainera, aldez aurreko sarreren erosketak deskontu bereziak eskainiko ditu. Otsailaren 12ra arte, sarrera solteek prezio murriztua izango dute, eta %25eko deskontua eskainiko da Feriako hiru ikuskizun edo gehiago erosteagatik (martxoaren 11ko eta 12ko ‘Diptych’ izan ezik), Donostia Kulturako bazkideen % 10eko deskontuarekin metatu ahal izango da gainera. 

Kartzelak, gatazkak...

2023ko programazioak maila handiko ikuskizunak izango dituela aipatu dute antolatzaileek. Nobedade bezala zirku ikuskizun bat izango da (‘Gap of 42’, Chris Iris), helduentzako txotxongiloak (‘Celestina Infernal’, Teatro Corsario) eta nazioarte mailan ezaguna den ‘Diptych: The Missing Door and the Lost Room’ dantza pieza.

Interesa piztu ditzaketen beste proposamen batzuk aurkitu daitezke ere programazioan, esaterako Antz3rkiz-en ‘La celda sin noche’ dantza emanaldia, non Abdullah Öcalan kurduaren gartzelaldian jarri duten fokua –1999az geroztik Istanbul hegoaldeko segurtasun goreneko irla-presondegi bateko preso bakarra da– edo Arte eta Ensayo konpainiaren ‘Hernani’ lana, ETAko preso damutuen ingurukoa.

dFeria ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko profesionalei zuzenduak. 2023ko edizioa ere berezia izango da jaialdiarentzat, une honetako uzta eszenikorik hautenaz gozatzeko aukera eskainiko baitu. Eta, era berean, Euskal Herriko Arte Eszenikoen erakusleihoa bilakatuko da.

Kopuruei dagokienez, ikuskizunen kopuru handi bat (%68,5) estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: bat mundu mailan, beste bat Europa mailan, bi estreinaldi Estatuan eta hamalau Euskal Herrian. 28 konpainietatik, 12 (%43) Euskal Herrikoak dira. Bi emanaldi eskainiko dira euskaraz Led Silhouette-ren ‘Los perros’ eta El Mono Habitado-ren ‘Lurtarrok’.

Diziplinei dagokienez, %46,5 dantza izango da, beste %39 antzerkia, %11 diziplina anitzak eta zirku ikuskizun bat izango da ere. Konpainien jatorriari dagokionez, %43 euskal konpainiak dira (12), %36 Estatukoak (10) eta %21 nazioartekoak (6).

 



 

Emplacement

Teatro Victoria Eugenia

Donostia.