Fermin Muguruza, Brigade Loco, Pubic Enemy eta beste hamarnaka ikuskizun Gasteizko Txosnetan
Date
04.08.25 - 09.08.25
Lieu
Araba - Gasteiz

Bi hilabete baina gutxiago falta dira Gasteizko Jaiak hasteko, eta txosnagunean izango diren eragileek aurtengo programa prest daukate. Guztira 40 kontzertu eta ikuskizun izango dira Arabako Campusean kokatu den oholtza nagusian, Entxosnatu karpan eta Gazte karpan. Eta datozen asteetan kolektiboak antolatutako zenbait ekimen iragarriko dituzte.
Ostegun honetan San Migeleko balkoian egindako prentsaurrekoan azaldu dutenez, abuztuaren 4an, astelehenean, joko dute txosnagunean Mildero, Olatz Salvador, Pluk, Akerbeltz Erromeria, Guate-k eta M.Ravarino; abuztuaren 5ean izango dira Herra, Arene6, Afro Beats, Brigade Loco, Dj Lobak, MDM eta I+D; eta abuztuaren 6an Dena, Pubic Enemy, Aimarz, Biznaga, Eteranal eta Rosa Mari.
Abuztuaren 7an, ostegunean, izango dira eszenatokian Zanakarron Blues, Fermin Muguruza, Fifi eta Fefa, eta Elepunto; abuztuaren 8an, Estoldetan, Kokein, Marte Lasarte, Sustrai Berriak, Bizardunak eta Suziri Krew; eta 9an, larunbatean, Anixe, Safu, 721, Hofe, Andrigina Show, Dj Wellington eta Sqlent.
Gaurko agerraldian eskertu dute «txosna eremua eremua eraikitzeko eta bizitza emateko lanean jardun duten pertsona eta kolektibo orok» egindako lana. «Hau guztia posible egiten duzuelako», azpimarratu dute, eta aurtengo leloa ‘Entxosnatu, etorri gugana!’ izango dela adierazi dute.
Bestalde gogoratu dute txonagunean ez direla inolako eraso matxista, sexista, homofobo, xenofobo edo arrazistarik onartuko.
Emplacement
Arabako Campusa
Justo Velez de Elorriaga kalea
Gasteiz. Araba