Gatibu, ZETAK, Zea Mays, Gorka Urbizu, Nogen, Pi. L.T, Travis Birds... Aiara Festen
Date
30.05.25 - 31.05.25
Lieu
Araba - Amurrio

Aiara Fest jaialdia maiatzaren 30ean eta 31n egingo da aurten. Bigarren edizioa du eta ostiral honetan ordutegien berri eman dute. «Uda iritsi aurretik Euskadin egin den musika ekitaldi handiena da eta Amurrion garrantzi handiko hogei bat talde eta artista izango dira, bai Euskal Herrikoak zein Estatukoak», adierazi dute antolatzaileek.
Kartelean Gatibu, Zetak, Zea Mays, Gorka Urbizu, Nogen, Pi. L.T, Tropa do Carallo, Eskorzo, Travis Birds, Gilipojazz edo El Canijo de Jerez ageri dira, besteak beste.
«Jaialdiak kartel erakargarri bat biltzen du, Euskal Herriko eta Estatuko proposamen onenekin, gaur egungoak zein beteranoak, talde eta artista horietaz hurbiletik gozatzeko aukera emango duena», diote.
Ekitaldia El Refor barrutian izango da. «Esperientzia lasaia, jendetzarik gabea eta ingurune natural paregabe bati lotua sortzea helburu duen proposamen baten barruan. Gainera, Aiara Fest jaialdiak neurri jasangarriak ezarriko ditu bere ingurumen-inpaktua minimizatzeko, tokiko gastronomia eta kultura bertaratutakoen esperientzian txertatuko direla ziurtatuz», azaldu dute.
Irisgarritasuna
Amurrio, Aiaraldean kokatua, mendiz, ibaiz eta basoz inguratua dago. «Honek leku idiliko bihurtzen du. Irisgarritasun bikaina du, Gasteiztik 35 kilometrora eta Bilbotik 30 kilometrora dago, eta Donostiatik ordubete pasatxora. Garraio publikoaren azpiegitura onak, tren eta autobus lineak barne, inguruko hiri handietatik lekualdatzea errazten du».
Aiara Festek eguneko sarrerak erosteko aukera ematen du, edo 74,25 euroko abonu orokorra (55 euro Amurrion bizi direnentzat), edo 16 urtetik beherakoentzat, berriz, Kids Abonua 16,50 euroren truke. Eguneko sarrerak ere erosi ahal izango dira: maiatzaren 30ean, ostirala, 38,50 euroan, eta larunbatean, 44 euroan.
AIARA FEST ESZENATOKIA
18.00-18-45: NOGEN
19.40-20.55: GORKA URBIZU
22.05-23.20: ZEA MAYS
00.30-01.30: SEXY ZEBRAS
02.35-03.35: ESKORZO
03-35-5.00: NDLR
EL REFOR ESZENATOKIA
18.50-19.35: ZINKHA
21.00-22.00: GILIPOJAZZ
23.25-00.25: EL CANIJO DE JEREZ
01-35-2.35: O'FUNK'ILLO
Ate itxiera 5.30ean egingo da.
Emplacement
El Refor Kirol Gunea
Salvador Aldapa, 3
Amurrio. Araba