Geometriaren eta soinu sorkuntzaren arteko lotura aztergai Tabakalerako Scalan

Date

04.04.23 - 25.06.23

Lieu

Gipuzkoa - Donostia

Juan Jose Aranguren eskultorearen,  arte instalakuntzan.
Juan Jose Aranguren eskultorearen, arte instalakuntzan. (TABAKALERA)

Tabakalerako eskailera nagusiek soinu proiektu berri bat jaso dute: ‘El espacio del tiempo’ (Denboraren espazioa). Juan Jose Aranguren eskultorearen lan batean oinarritutako pieza da, eta Andres Doñatek partitura bihurtu zuen geometriaren eta soinu sorkuntzaren arteko itzulpen ariketaren bidez.

Instalazio berriak elkarrekin zerikusirik ez duten bi lan erakusten ditu. Jatorri berbera dute eta bereizezinak dira. Batetik, Juan Jose Aranguren eskultoreak (Donostia, 1955) 1984an sortutako ‘Canon bidimensional áureo 1’ (Urrezko kanon bidimentsionala 1), eta, bestetik, ‘Gliss’, Andres Doñatek (Donostia, 1956-2015) Arangurenen lanean oinarrituta 2005ean konposatutako soinu pieza.

Arangurenek bere kanona (lerro beltzak zuri gainean, paperean) 1984aren inguruan sortu zuen. Hamarkada batzuk beranduago, bere lana aurkeztu zion Doñateri topaketa informal batean, eta, emaitza gisa, Doñatek CD bat itzuli zion. CD horretan ‘Gliss’ soinu-sorkuntza zegoen, Arangurenen lanean oinarritutakoa. Horrela hasi zen kolaborazio hori, eta gaur egun Tabakalerako eskailera nagusiko soinudun instalazioan du bere isla.

Lankidetza honetarako –ez da horri buruzko adierazpen edo argibide espezifikorik gordetzen eta sinusoidalak eta prozesu algoritmokoak uztartu ditu–, Doñatek Arangurenek diseinatutako eta bere esku jarritako kanona partitura bihurtu zuen, geometriaren eta soinu sorkuntzaren arteko itzulpen ariketa harrigarri baten bidez. Laburbilduz, ariketa egin zuen espazioa denbora bihurtzeko. Lan hori Doñateren lehenengo lan publikoa izan zen eta bi artisten artean egindako kolaborazio bakarra.

Hurrengo bi hilabeteetan, Xabier Erkiziak Doñateren sorkuntzan oinarrituta egindako egokitzapen berezia entzun ahalko dugu, eta Arangurenek eskailera horietarako egindako kanonaren egokitzapena ikusi, lau poster handiren bidez ikusgarri egingo dena.

Emplacement

Tabakalera
Andre Zigarrogileen Plaza, 1
Donostia. Gipuzkoa