Getxo berriz ere bilakatuko da komikiaren munduko topagune
Date
16.10.26 - 18.10.26
Lieu
Bizkaia - Getxo

Urriaren 16tik 18ra bitartean, Getxoko Komiki Azokak bederatzigarren artearen mundua publiko zabalari hurbilduko dio bere 24. edizioan. Eskaintza zabala ekarriko du Areetako Geltokia plazara eta Romo Kultur Etxera. Aurten, azokak sektoreko hainbat artista eta profesional bilduko ditu, besteak beste, Miguelanxo Prado, Laureano Domínguez, Lorenzo Montatore, Teresa Valero, Juan Díaz Canales, Núria Tamarit, Miguel Brieva, Borja González, Clara eta Olivia Cabez, Laurielle eta Teresa Ferreiro.
Ohi bezala, hitzorduak izen handiko hainbat artistaren parte-hartzea izango du. Artista horiek Azokako merkataritza-gunean, Areetako Geltoki plazan kokatuta, zein Romo Kultur Etxean programatutako hainbat jardueratan izango dira. Bi guneetarako sarrera doakoa izango da.
Erromoko erakusketa-aretoan, publikoak ‘La IA deshumaniza: ¿a quién beneficia?’ erakusketa ikusi ahal izango du urriaren 30era bitartean.
Emplacement
Areetako Geltokia plaza
Getxo. Bizkaia