Gorka Aguinagaldek emango dio hasiera Ardo Upelen Lasterketari
Date
25.07.26 - 25.07.26
Lieu
Araba - Gasteiz

Larunbata 25ean, Blusen eta Nesken Egunean, Gasteizko kuadrillek giro onez, kolorez eta umorez beteko dute erdigunea, Ardo Upelen IX. Lasterketa dela eta. Blusen eta Nesken Elkarteak eta Gasteiz Wine City elkarteak antolatu dute edizio berria, Gasteizko Udalaren bultzadarekin eta Vital Fundazioaren babesarekin.
Aurtengo edizioaren upategi babeslea Bodegas Alútiz izango da. Parte-hartzaileei botila bana ardo emateaz gain, talde irabazleak jasoko duen upela ere emango du.
Edizio honetan, lasterketak aparteko gonbidatu bat izango du: Gorka Aguinagalde aktore eta umorista; hark emango du lasterketa abiatzeko ohiko banderakada. Jardunaldia 10.00etan hasiko da, parte hartuko duten kuadrillei akreditazioak banatuz. Ondoren, taldeen desfilea egingo da, eta, 11.00etan, Gorka Aguinagaldek lasterketari irteera emango dio, Plaza Berrian.
Taldeak Plaza Berritik abiatuko dira, eta, Andre Mari Zuriaren plaza zeharkatu, Mateo Morazatik gora igo eta, Lehendakari Agirre kalean Plaza Berrira itzuliko dira berriro. Taldeko bi kidek bultzatuko dute upel bakoitza, eta, itzulia amaitzean, kuadrillako beste bik hartuko dute haien lekua. Guztira, taldeek 4na itzuli egin beharko dizkiote zirkuituari, hiru txandatan.
Emplacement
Plaza Berria
Gasteiz. Araba