Guda Dantza taldearen azken emanaldia
Date
21.06.25 - 21.06.25
Lieu
Bizkaia - Bilbo

Guda Dantza taldeak musika bidea etengo du ekainaren 21 gauean Bilboko Kafe Antzokian ‘Azkena eta bagoaz!’ leloa izango duen gaualdi berezian. 13 urte eta gero taldeak agur esango du lagun artean, bidean diskografia oparoa eta dozenaka zuzeneko bero atzean utzita. Ateak 21.30ean zabalduko dira eta 22.00etan igoko da agertokira banda azken emanaldia eskaintzera. Sarrera batzuk geratzen dira oraindik, eta aurrez 10 euroren truke eskura daitezke aretoaren atari digitalean. Egun berean 12 euro ordaindu behar dira leihatilan.
Guda Dantza
2012an sortu zen Guda Dantza taldea Uribe Kostan, Leioa eta Algortako kideez osatua. Musikalki garapen handia izan du bandak urte hauetan guztietan, hasierako ska rock pantxangerotik, azken urteetan landu izan duten funk, soul eta doinu dantzagarrietara. Izan ere, taldea aurrera egin duen heinean, taldekideak bere bidea topatu dute, disko bakoitzean zerbait berria proposatuz.
Taldeak uzta oparoa utzi du, lau disko osatuz denbora tarte honetan. Lehen lana 2014. urtean argitaratu zen debutekoa ‘Lainoak eta oskarbiak’ izenpean, bi urte beranduago ‘Labarraren ertzean’ lana plazaratzeko. 2018. urtean ‘Argibideak’ kaleratu zen, eta taldearen estudioko azkena 2022. urteko ‘Esan gabekoak’ izan zen, formatu berezian argitaratu zen kantu sorta. 2025. urte hasieran, agur esateko abestia zintzilikatu zuten ‘Egunon’ izenpean. Bideoklip eran ikusi zuen argia taldearen izaera jostaria maisuki erakutsiz.
Kafe Antzokia
Azken emanaldia Bilboko Kafe Antzokian izango da, leku esanguratsua taldekideentzako. Bertan musika bidea errepasatuko dute lagun artean, 13 urte hauetan egindako kantuak protagonista izango diren musika festan. Taldekideez gain bestelako ‘sorpresak’ izango dira, baino horiek ikusteko azken zuzenekora gerturatu beharko du irakurleak. Agur eta ohore Guda Dantza. Azken Guda Dantza!
Emplacement
Kafe Anztokia
Jardines de Albia
Bilbo. Bizkaia