Gutxiago falta da aurtengo Getxophoto jaialdirako
Date
28.05.26 - 21.06.26
Lieu
Bizkaia - Algorta

Bi aste falta dira Getxophoto hasteko, maiatzaren 28tik ekainaren 21era egingo baita edizio berria. Hasiera berezia izango du, Opening berrasieratuarekin. Andres Isasi Musika Eskola obretan dagoenez, edizio honek formatu berri bat estreinatuko du, bi ekitalditan banatua:
Opening 01 · Maiatzak 29, ostirala. Algortako erdiguneko erakusketetan barrena ibilaldi bat oinez, Sirenoari omenaldia eginez bukatuko dena.
Opening 02 · Maiatzak 31, igandea. Punta Begoña galerien erakusketetara bisita, Yunping Li-ren performancea amaiera gisa hartuta.
Bi hitzorduetan Maria Ptqk komisarioa eta artista batzuk izango ditugu lagun beren lanak aurrez aurre aurkezteko.
Beste hainbat ekitaldia egingo dira, esaterako, ekainak 6an, Punta Begoña Galerietan egingo den topaketa berezia. Jaialdia gogoratu, birpentsatu eta berreasieratzeko. Getxophotoren iraganera eta orainera begiratzeko une kolektiboa, baina baita bere etorkizunera begiratzeko ere.
Horretarako, luxuzko gonbidatuak izango dituzte, Getxophotoko komisario izandakoak: Alejandro Castellote, Monica Allende, Jon Uriarte eta María Ptqk. Mokaduren bat ere egongo da, jakina! Ideiarik onenak bazkalondo baten berotasunean sortzen direlako.
Emplacement
Punta Begoña
Algorta. Bizkaia