Idoia Bilboko BBK aretoan disko berria aurkezten

Date

04.05.24 - 04.05.24

Lieu

Bizkaia - Bilbo

Idoiak ‘De amar y desandar’ disko berria aurkeztuko du Bilbon.
Idoiak ‘De amar y desandar’ disko berria aurkeztuko du Bilbon. (IDOIA)

Idoia Asurmendik ‘De amar y desandar’ disko berria kaleratu berri du, eta lan berriarekin batera kontzertu biran murgildu da musikari arabarra. Apirilean Eibar eta Mungian aritu ondoren, maiatza emanaldiz beterik du musikariak, eta Bilbo, Andoain, Gasteiz, Donostia eta Madril bisitatuko ditu. Bilboko emanaldia maiatzaren 4an izango da BBK aretoan, 20.30etik aurrera. Sarrerak 15 euroren truke eskura daitezke BBK aretoaren atari digitalean.

Saretik agertokietara

Youtube kanalean egin zen ezagun Idoia Asurmendi duela zenbait urte. Kantu ezagunen bertsioak igotzen zituen sarera, eta horrek bide eman zion kantu propioak sortu eta taula gaineko pausoa ematera. Geroztik, diskoak eta zuzenekoak tartekatu ditu bide oparoan. 2021 urteko ‘Ilun eta abar’ diskoari esker emanaldiak areagotu zitzaizkion, eta batez ere antzokietan eskaini zituen emanaldiak aretoen goxotasunean. Azken urtea lan berria lantzen aritu izan da zuzenekoak alde batera utzita, eta horren emaitza 2024ko apirilean argia ikusi duen ‘De amar y desandar’ zortzi kantuz osaturiko diskoa. Musikalki, folk, pop eta blues eremuak ukitzen ditu, euskaraz eta gazteleraz abesturiko melodia ederretan. Idoiaren ahotsak protagonismo handia du kantuetan, eta zuzeneko emanaldietan bere taldea izaten du lagun, etxeko logelan biluzik sorturiko kantuak maisuki janzten agertoki gainean.

Emplacement

BBK aretoa
BBK aretoa
Bilbo. Bizkaia

Liens