Ilargi eta Aria, Errenteriako Niessen aretoan

Date

07.02.26 - 07.02.26

Lieu

Gipuzkoa - Errenteria

Ilargik bere banda izango du ondoan emanaldi honetan.
Ilargik bere banda izango du ondoan emanaldi honetan. (IBAI ARRIETA)

Ilargi eta Aria musika proposamenek indarrak batuko dituzte otsailaren 7ko arratsaldean Errenteriako Niessen aretoan zuzenean aritzeko. Oarsomusika elkarte nekaezinak antolatzen du emanaldia, eta aukera ederra izango da honakoa jardunean diren bi emakume gazte taula gainean ikusteko.

Musikalki pop rock giroak nagusituko dira kontzertuan, egitasmo bakoitzak bere nortasuna erakutsiz jende aurrean.

Ilargik ‘Dolu(s)min’ diskoa aurkeztuko du zuzenean, doluari buruzko lan kontzeptuala. Ariak, bestalde, ‘Aurrera Begira’ lana taularatuko du, bere musika bideko bigarren emaitza luzea.

20.00etan zabalduko dira aterak eta 20.30etan hasiko dira zuzenekoak. Sarrera doakoa izango da.

Ilargi

2025 urteko neguan plazaratu da Ilargi musikari gazteren estudioko hirugarren emaitza den ‘Dolu(s)min’ diskoa. Aurretik beste bi lan atera ditu Lezo (Gipuzkoa) herriko musikari gazteak, eta lan berriarekin pauso bat eman du aurrera elementu berriak gehituz bere proposamenean.

Aurreko diskoetan topatu ahal ziren pop eta folk melodiak nagusi dira lan berrian ere, baino honakoan, elektronika lanabesen presentzia handiagoa da.

Disko kontzeptuala da ‘Dolu(s)min’, eta dolua  eta bere ingurukoak ditu ardatz. Bizitzak gehien maite ditugun gauzak kentzen dizkigunean, horiei aurrez aurre begiratzea proposatzen du Ilargik diskoko zortzi kantuetan.

Emanaldian Manu Moro (gitarra) eta Mikel Zubiria (bateria) musikariak izango ditu bidelagun, diskoaren sorkuntza prozesuan ere parte hartu duten bi musikari aritu.

Aria

Beste musikari gazte batek gidatzen du Aria banda. Marina Landa donostiarrak abiatu zuen egitasmoa 2023 urtean, buruan zituen pop melodiei kantuz bide eman nahian. Urte berean ‘Urdin’ izeneko diskoa kaleratu zuen bere lehen kantuekin, eta 2025ean ‘Aurrera Begira’ lanak eman zion segida, disko landuago eta anitzagoa musikalki.

Maria Landak ere talde sendo bat izango du alboan Niessen aretoko emanaldian, eta bide horretan Iñaki Ortego (teklatuak), Iñaki Olaskoaga (gitarrak) eta Ion Larrañaga (bateria) izango ditu ondoan bere kantuak musikatzen.

Emplacement

Niessen aretoa
Niessen aretoa
Errenteria. Gipuzkoa

Liens