Soziedad Alkoholika, Kaos Urbano, Nafarroa 1512 eta Manny Calavera gehitu dira Iruña Rocken kartelera
Date
30.05.25 - 31.05.25
Lieu
Nafarroa - Iruñea

Lau izen berri gehitu dira Iruña Rocken kartelarera: Soziedad Alkoholika, Kaos Urbano, Nafarroa 1512 eta Manny Calavera. Jaialdiaren zazpigarren edizioa maiatzaren 30eko eta 31ko asteburuan egingo da.
«Estatuko metal eta hardcore eszenako beteranoak, Soziedad Alkoholikak hiru hamarkada baino gehiago daramatzate amorruari eta salaketa sozialari ahotsa jartzen. Musika alternatiboaren
panoraman eragin handiena duen taldeetako bat izaten jarraitzen dute, soinu suntsitzaile eta letra zorrotzekin. ‘Konfrontazioa’ izeneko disko berriarekin itzuliko da taldea Iruñera; hamabi konposizio
berri hauek S.A.ren amorruak eta energiak bere horretan jarraitzen dutela frogatzen dute», adierazi dute antolatzaileek.
«Street punkaren eta Oi! borrokaren banderapean, Kaos Urbano taldea Alcobendasetik iritsiko da, bere 30. urteurreneko biran, langile borrokaren, antifaxismoaren eta erresistentziaren ereserkiekin. Haren
zuzenekoa indar eta konpromiso deskarga bat da, inor axolagabe uzten ez duena. Ibilbidea luze honetan 10 disko atzean dituela, Kaos Urbanoren abesti bakoitza erresistentziaren testigantza da», gaineratu dute.
«Nafarroako lurretatik, Nafarroa 1512, euskarazko punk-rock talde aldarrikatzailea da; historia, nortasuna eta errebindikazioa nahasten dituena abesti bakoitzean. Nafarroako subiranotasunari buruzko mezu argi batekin eta eszenaratze indartsu batekin, toki nabarmena irabazi dute tokiko eszenan».
«Manny Calavera gaur egungo izen berri harrigarrienetako bat da. Madrilen sortutako mariatxi-rock bertsiodun talde honek, atentzioa deitu du bere nortasun zirraragarria dela medio. Kartel fresko eta
apurtzaile bat osatzeko apustu bikaina da, tekila eta giro ona bermatzen dituena».
Rocka izango da nagusi berriro Iruñeko kaleetan, 13 zuzeneko emanaldirekin. Riot Propaganda izango da kartel buru, Koma, Iseo & Dodosound, Lendakaris Muertos, The Baboon Show, Biznaga, Juantxo Skalari & La Rude Band, Sons of Aguirre & Scila, La Mala Pekora, Dupla eta Ezpalak taldeekin batera.
Aurreko urteetako dinamikari jarraituz eta Navarra Mussic Comission (NMC) bulegoarekin elkarlanean, bertako bi talde Iruña Rockeko agertoki nagusira gehitu dira, La Furia eta Leopardo.
Aurkezpenean Juanjo Mende Iruña Rockeko kideak parte hartu zuen, Maider Beloki Iruñeko Udaleko kultura zinegotziarekin batera. Iruña Rocketik esker on berezia adierazi zioten Iruñeko Udalari, lankidetza honen bidez Iruña Rock, «Nafarroako erreferentziazko jaialdia» bere jatorrizko lekura itzuliko delako, Iruñeko Ziudadelara. «Toki enblematikoa, Nafarroako hiriburuaren bihotzean kokatua, eta jaialdiaren lehen bi edizio gogoangarriak bertan egin ziren», gogoratu zuten.
Iruña Rockeko kideak pozik agertu dira, Dantz Festival jaialdiaren eskutik egin den apustu honekin, Ziudadelako harresiak berriz ere zuzeneko musikarekin dardaraz jarriko direlako.
Juanjo Mendek, Iruña Rockeko ordezkari gisa, erakunde desberdinen arteko lankidetza goraipatu du, eta borondate osoa erakutsi du etorkizunean elkarlanean jarraitzeko, Iruñean kultura eta zuzeneko musika sustatzeko erronka partekatuan.
Era berean, 2025eko edizioko kartelean bertako taldeen presentzia garrantzitsua dagoela nabarmendu zuen, guztira sei talde nafar bildutzen dituelako: Lendakaris Muertos, Koma, Iseo & Dodosound, Leopardo, La Furia eta La Mala Pekora. «Tokiko taldeek, estatuko edo nazioarteko erreferente handiekin batera, orro egiteko aukera izatea oso garrantzitsua da jaialdirako. Iruña Rockaren esentziaren parte da, euskararen sustapenarekin eta elkartasun, aniztasun eta errespetu balioekin batera», esan du.
Emakumeen partehartzea eta euskararen presentzia ere azpimarratu du. Informazio gehiago webgunean.
Emplacement
Ziutadela
Ziutadela
Iruñea. Nafarroa