Iseo & Dodosound, Zentral aretoan

Date

27.02.26 - 27.02.26

Lieu

Nafarroa - Iruñea

Iseo & Dodosound etxe giroan ariko dira Zentral aretoan.
Iseo & Dodosound etxe giroan ariko dira Zentral aretoan. (ISEO)

Iseo & Dodosound bikoa kontzertu biran murgildua da urte hasieran argitaratu zuten ‘Volando’ estudioko bosgarren diskoa agertokietan taularatuz.

Ostiral gauez etxean ariko dira, Iruñea zaharreko Zentral aretoan eskainiz zuzenekoa non sarrera guztiak amaitu diren dagoeneko. 

2014 urtetik martxan 

Iseo & Dodosound bikoak Iruñea zaharrean abiatu zuen musika ibilbidea 2014 urte inguruan. Dodosound izenaren atzean Alberto Iriarte disko-jartzaile eta produktorea ezkutatzen da, eta Iseo ezizenaren atzean, Leire Villanueva. Nafar hiriburuko reggae eta dub musika eszenan eman zituzten lehen pausoak, eta hortik, mundura.

2014. urtean batu zituzten indarrak eta, geroztik, diskoak eta zuzeneko emanaldiak tartekatu dituzte, gurean ez ezik, mundu mailan arituz kontzertu bira etengabean. 

Estudioko azken lanak ‘Volando’ izena darama, eta ‘En la tormenta’ diskoaren jarraipen naturala dela esan daiteke, gazteleraz idatziz berriz ere disko berriko kantu guztiak. Orain artean ingelesa izan da egitasmoaren hizkuntza nagusia, eta euskaraz ere aritu ziren ‘Etxea’ disko txikian.

Lan berrian taldeak berak sorturiko zazpi kantu batu dituzte, Jeanette abeslariak ezagun 70 hamarkadan sortu zuen ‘Porqué te vas’ kantu ezaguna moldatuz ere. Zuzeneko emanaldietan musika bide osoa errepasatzen dute, eta beraz, urteak atzera egindako kantu esanguratsuak entzuteko aukera izango kantu berriekin batera.

Biran

Mundu mailan burutuko duten kontzertu biran lau emanaldi hitzartu dituzte Euskal Herrirako. Otsailaren hasieran Bilboko Santana 27 lehenarrazi eta gero, otsailaren 27 Iruñeako Zentral aretoan ariko dira, eta martxoaren 13 errepikatuko dute areto berdinean.

Gasteizen bi emanaldi egingo dituzte Jimmy Jazz aretoan. Lehen datarako sarrera guztiak amaitu dira, eta bigarrenerako sarrera bakan batzuk geratzen dira.

Euskal Herritik kanpora berriz, Malagan, Bartzelonan, Madrilen, Gironan, A Coruñan, Murtzian edo Santiagon ariko dira. Martxoan, azkenik, Alemaniatik zehar bira txikia burutuko dute Hanburgo, Köln, Berlin eta Munichen kontzertuak eskainiz.

Emplacement

Zentral aretoa
Zentral aretoa
Iruñea. Nafarroa

Liens

Zentral aretoa

Iseo & Dodosound

Zentral aretoa

Iseo & Dodosound

Zentral aretoa

Iseo & Dodosound

Zentral aretoa

Iseo & Dodosound