Izukari Berako Katako ostatuan

Date

08.02.25 - 08.02.25

Lieu

Nafarroa - Bera

Joseba Baleztena eta Mikel Larratxe musikariek jarri zuten abian Izukari egitasmoa
Mikel Larratxek eta Joseba Baleztena musikariek jarri zuten abian Izukari egitasmoa (IZUKARI)

Urte bukaerarekin batera ezagutu genuen Izukari egitasmoa argitara eman zuten ‘Ikari lehena’ diskoari esker, eta urte berriarekin batera hasi du bandak debuteko lana aurkezteko kontzertu bira. Donostiako Dabadaban eta Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan aritu ondoren, larunbat honetan Berako Kataku ostatuan ariko dira zuzenean gaueko 22.00 aurrera doako emanaldian.

Biraren hurrengo geltokia otsailaren 20 gauean izango da, eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ariko da banda Kaskezur taldearekin batera. Bira Elgoibarren (Sotoa), Gernikan (Kult Parnasoa)  eta Hondarribian (Psilocybenea aretoa) jarraitu du datozen aste eta hilabeteetan. Taldearen inguruko informazio zabalagoa Hagina diskoetxearen instagram kanalean eskuratzeko aukera dago.

Baleztena eta Larratxe

Joseba Baleztena eta Mikel Larratxe musikariek jarri zuten abian Izukari egitasmoa 2020 urte inguruan. Larratxek sorturiko hitz eta melodiak Baleztenak musikatu zituen, eta lankidetza horren fruitua da ‘Ikari Lehena’ (Hagina Diskak) taldearen lehen diskoa. Debuteko lana Gabokbeltz estudioetan grabatua izan da, eta bi musikariek sorturiko bost kantu barneratu dituzte bertan, 200 alera mugatutako ‘12’ biniloan editatu den lanean. 

Bi musikariak Sexty Sexers taldeko kideak izan ziren urteak atzera, eta bat egin dute berriz Izukari berriz martxan jartzeko, musikalki bestelako territorioetan barneratuz. Rock giroan dator banda, giro ilun eta atmosferikoak landuz, besteak beste Mark Lanegan, PJ Harvey edo Nick Cave musikarien bidetik. Erreferentziak erreferentzia, eta eraginak eragin, Izukarik badu berezko nortasuna, eta lehen emaitza honetan argiki suma daiteke.

Zuzeneko banda

Kontzertuetan seikote moduan taularatzen da banda, non Joseba Baleztenak (gitarra eta azpi-ahotsa), Mikel Larratxek (ahots nagusia), Felix Buffek (bateria), Xiker Salaberriak (baxua), Carlos Noainek (teklatua) eta Ander Mujikak (gitarra) defendatzen duten lehen diskoa zuzenekoetan. Talde formazio honekin ariko dira zuzenean Berako Katatu ostatuan.

Emplacement

Kataku ostatua
Kataku
Bera. Nafarroa

Liens