Jakingura Jaialdia, galderak egiteko bidea zabalduz
Date
05.06.26 - 10.06.26
Lieu
Gipuzkoa - Beasain

Kutxa fundazioak bultzatutako Jakingura Jaialdia «ez da urrutitik begiratzeko ekitaldi bat. Agerian dagoenetik at, inork espero ez dituen galderak egiteko eta ezezaguna den hori esploratzeko gonbidapena da. Jakingura Jaialdia betiko erantzunekin konformatzen ez direnentzat sortu baita», antolatzaileek argitu dutenez. Hiru hitzordu ditu:
Beasain, Igartzako Monumentu Multzoa: Ekainak 5,18.30-20.30.
Mahai-inguru baten bidez, jakingurak gure ingurunea nola eraldatzen duen aztertuko da Iñigo Aranburu (estilista), Nerea Elias (Biziola), Joxepa Madariaga (Gerriko) eta Maialen Olano (Migdäla) adituekin. Jardunaldia Eider Saez abeslari lazkaotarraren kontzertuarekin amaituko da.
Bergara. Laboratorium: Ekainak, 18.30-20.30 .
‘Itzulera, jakin-minetik ezagutzara’ mahainguruan, Oihana Arana idazlea, Ana Galarraga dibulgatzailea, Ander Mujika musikaria, Mikel Rotaetxe kazetaria eta Maddi Iñarra irakaslea arituko dira solasean. Amoranteren proposamen esperimental eta tradizionalarekin amaituko da saioa.
Donostia, Tabakalera: Ekainak, 10.00.
Remedios Zafrak eta César Bonak pentsamendu kritikoari eta erakundeen bilakaerari buruzko gakoak emango dituzte, eta ondoren, Aitor Arregi, Garbiñe Manterola, Niko Cuenca eta June Fernandezek AAren erronkak aztertuko dituzte mahai-inguru batean. Goiza borobiltzeko, Rocio Vidalen (La Gata de Schrödinger) ‘El futuro será de las personas curiosas’ hitzaldi inspiratzailea.
Sarrera, librea erreserbarekin.
Emplacement
Igartzako Monumentu Multzoa
Beasain. Gipuzkoa