Janus Lester, Durangon eta Altsasun
Date
07.11.25 - 07.11.25
Lieu
Bizkaia - Durango

Janus Lester musikariak asteburu beroa izango du, eta bide horretan bi emanaldi eskainiko ditu bere banda agertokian lagun. Ostiral gauez Durangoko Plateruenan ariko da zuzenean gaueko 22.00etatik aurrera, doakoa izango den emanaldian. Larunbatean, berriz, Altsasuko Iortia kulturgunean joko du, non sarrera guztiak amaitu diren dagoeneko. Egun berean ez dira gehiago salduko. Urtea amaitu baino lehen ugariak izango dira eskainiko dituen emanaldiak, besteak beste, Zaron, Bartzelonan, Bermeon, Urnietan, Bilbon edo Oñatin joko du. Abenduaren 27an, azkenik, Atarrabian burutuko den Aske jaialdian ariko da zuzenean.
Janus Lester
Jokin Pinatxo musikariak gidatzen du Janus Lester egitasmoa, eta bere ondoan zazpi laguneko banda sendo bat du. 2022 urtean argia ikusi zuen ‘Ez gaitzala loak harrapatu’ diskoari esker eman zen ezagutara musikari nafarra, eta geroztik ez da agertokietatik jaitsi. Bi urte luze eman ditu debuteko diskoa taularatzen, eta egitasmoaren sona handitu besterik ez da egin. Areto txikietan eman zituen lehen pausoak, eta denborarekin zaletuak pilatzen joan da, antzokiak betez eta herriko jaietan kantuak eztandaraziz.
Lore
‘Lore’ izenpean argitaratu duen lanean musikalki izan duen garapena erakusten du. Lehen diskoak giro funkero eta melodikoak izan ziren nagusi, eta lan berri honetan bestelako territorioetan sakondu du, pop giroak laztanduz batez ere. Izan ere, diskoko bederatzi kantuen artean denetarik dago, baino Jokin Pinatxoren ahots izugarriak identitatea ematen dio egitasmoari.
Emplacement
Plateruena
Landako gunea
Durango. Bizkaia