Jeff Tweedyk, Wilco taldearen liderra, Kursaalen
Date
10.02.26 - 10.02.26
Lieu
Gipuzkoa - Donostia

Datorren asteartean, otsailaren 10ean, Jeff Tweedyk, Wilco taldearen frontmanak, bere bakarkako azken lana aurkeztuko du Kursaal Eszenan zuzeneko emanaldian. Kontzertua 19.30etan hasiko da eta sarrerak lehiatilan edo web orrialdean erosi daitezke.
Jeff Tweedy, Wilcoren sortzaile eta liderra, Estatu Batuetako rock garaikidean eragin handienetakoa izan duen musikagilea da. Twilight Override izeneko disko berria aurkeztuko du kontzertu honetan, eta entzuleek bakarkako bosgarren lan honetako kantu berriak ez ezik, Wilco eta Uncle Tupelorekin egindako diskografiako klasikoak, Tweedyk ez beste inork eskaini dezakeen egiazkotasunez interpretatuak, gozatu ahal izango dituzte bertan.
Emplacement
Kursaal Eszena
Donostia. Gipuzkoa