Jon Garmendiak bere poesia liburua aurkeztuko du Lazkaon

Date

16.03.26 - 16.03.26

Lieu

Gipuzkoa - Lazkao

Jon Garmendia, bere liburuarekin.
Jon Garmendia, bere liburuarekin. (Maialen NADRES | FOKU)

Jon Garmendia ‘Txuria’ idazleak ‘Ulhaintsaren negarra’ (Elkar) poema liburua aurkeztuko du martxoaren 16an, astelehenean, 19.00etan Lazkaoko Gerriko liburu dendan. 

Garmendiak ibilbide luzea egin du abestientzako hitzak (batik bat Xabier Solano eta Etzakit taldearentzat), nahiz hainbat komunikabidetarako, NAIZ bezala, zutabeak idazten. Oraingoan, berriz, poesia idatzira egin du jauzia eta bere lehenengo liburua ondu: ‘Ulhaintsaren negarra’, non bere bizitzako hainbat gorabehera hartu dituen inspirazio-gai, gure herriko hainbat jenderen ibilbidearekin ere bat egiten dutenak: ihes egin beharra, ezkutuan bizitzea, espetxea, deserria, oroimina... Bizipen pertsonalez harago, poemen intentsitateak eta edertasunak halako zinezkotasun bat ematen diete testuei, non-noizko inguruabarrak ahantzarazi eta ideologia oro gainditzen dutenak.

Emplacement

Gerriko liburu denda

Lazkao. Gipuzkoa