Kaleko Urdangak ‘Haria Eten Ez Dadin’ diskoa aurkezten Jimmy Jazz aretoan
Date
17.05.25 - 17.05.25
Lieu
Gipuzkoa - Gasteiz

Kaleko Urdangak taldeak ‘Haria Eten Ez Dadin’ lan berria aurkeztuko du larunbat honetan, maiatzak 17, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Haiekin batera Arene 6 algortarrak eta Laino Beltzak gazte bergararrak izango dira taula gainean, punk Oi! giroak nagusituko diren gaualdi beroan. Sarrerak dagoeneko salgai daude aretoaren atari digitalean eta 15 euroen truke eskuratu daitezke on line erosketan. Egunean bertan 18 euro ordaindu beharko dira Jimmy Jazzeko leihatilan.
Kaleko Urdangak
Kaleko Urdangak Bergaran sortutako Oi! eta skinhead rock'n'roll taldea da. 2011 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta taldeak bi aro nagusi izan ditu bere ibilbidean. 2017. urtean abeslari aldaketa izan zuten, eta geroztik, geldiezin dabil laukotea diskoak eta zuzenekoak tartekatzen. Horrela, diskografia oparoa batu du taldeak, estudioko hiru lan luze, eta makina kantu argitaratuz konpilazioa eta bilduma ezberdinetan.
Ehunka kontzertu eskaini ditu taldeak gurean, eta atzerrian ere izan dira kontzertu bira txikietan. Bide horretan Europako hainbat herrialdetan jo dute (Herbehereak, Ingalaterra, Estatu frantsesa, Alemania, Belgika...) eta pasa den urtean Ameriketako Estatu Batuetan zehar bira egin zuten hamar kontzertu eskainiz New York, Detroit, Atlanta edo Chicago bezalako hirietan. Orain, Euskal Herrian ariko dira zuzenean disko berria aurkezten gure gozamenerako.
Haria eten ez dadin
‘Haria eten ez dadin’ disko berria lau abestiz osatutako 12 hatzmarkako binilo txikia da. Julen Urzaiz soinu teknikariaren gidaritza pean grabatu da lana Sound of Sirens estudioetan eta Tough Ain't Enough Records zigilu pean ikusi du argia lanak. Dagoeneko sarean zintzilikatu dute diskoaren aurrerapena den ‘Kaskamotzak’ abestia, bideo eran, eta laster izango da disko osoa entzungai plataforma guztietan. Horren aurretik, Jimmy Jazz aretoan entzun ahalko dira lehen aldiz kantuak zuzen-zuzenean.
Emanaldian Arene 6 eta Laino Beltzak taldeak ariko dira ere. Arena 6 Algortatik datorren banda da, eta aspaldi disko luzerik kaleratu ez duten arren, ibilbide osoko kantuak joko dituzte emanaldi honetan, punka, metala eta Oi! giroak uztartuz kantu oldarkorretan. Laino Beltzak, berriz, berriki Bergaran sortu den talde gaztea da. Oraindik ez dute ezer grabatu, baino kontzertu askotxo eskaintzen ari dira azken boladan gaztetxe eta txosna guneetan. Saioa une egokia izan daiteke indarrez datozen punk oi! talde berriak ezagutzeko.
Emplacement
Jimmy Jazz aretoa
Coronacion Virjen Blanca
Gasteiz. Gipuzkoa