Kilimak, Ainhoan eta Zugarramurdin
Date
16.08.25 - 16.08.25
Lieu
Lapurdi - Ainhoa

Kilimak taldea geldiezin dabil udara honetan, eta bide horretan makina dira hitzartu dituzten zuzeneko emanaldiak. Asteburu honetan bitan ariko dira agertoki gainean, Ainhoa eta Zugarramurdi bisitatuz abuztuaren 16 eta 18an hurrenez hurren. Taldeak ‘Irrikitan’ diskoa kaleratu zuen pasa den maiatzean Baga Biga musika ideiak zigiluaren babesean, eta disko aurkezpenetan buru belarri da egunotan. Uda bero honetarako proposamen koloretsu eta dantzagarria da Kilimak, festarako musika gure gerrien gozamenerako. Ainhoako emanaldia 22.30ean hasiko da, eta ondoren Oxabi taldearekin dantzaldia izango da goizalera bitarte herriko jaien barnean.
Euskal Herriko runba
Musikalki runba giroetan dator Kilimak taldea, naiz eta bere musika abanikoan bestelako giro beroetan murgiltzen diren ere. Abiapuntua runbak dira beti, baino disko berrian territorio berriak bisitatu dituzte, giro afrikarrak, latindarrak eta Karibeko erritmoei toki eginez abesti berrietan. ‘Euskal Herriko runba’ diskoari esker ezagun egin ziren gurean, eta disko berriarekin taldearen sona handitu da. Ione Zozaya (ahotsa) eta Agustin Garmendia (ahotsa eta gitarra) dira taldeko bizkar hezurra. Biek sortu zuten egitasmoa, eta bidean musikari andana igaro bada ere, tinko eutsi diote taldearen norabideari. Ondoan musikari arituak batu dituzte, kalitate handiko banda osatuz agertoki gainean. Disko berriko kantuekin batera, taldearen kantu ezagunak entzuteko aukera izango da bi emanaldi hauetan.
Emplacement
Plaza
Plaza
Ainhoa. Lapurdi