Kirmen Uriberen ‘Bitartean heldu eskutik’ liburuaren 25. urteurrena

Date

02.12.26 - 02.12.26

Lieu

Bizkaia - Bilbo

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin, Arriagan.
Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin, Arriagan. (Gorka RUBIO | FOKU)

Kirmen Uribek ‘Bitartean heldu eskutik’ liburuaren 25. urteurrena ospatuko du Mikel Urdangarinekin batera Bilboko Arriaga Antzokian abenduaren 2an (19.30) egingo duen errezital paregabearekin. Poesia eta musika ikuskizun intimo eta berezi bat eskainiko dute antzokiko foyerreko giro atsegin eta gertukoan.

Emanaldiak ospatu egiten du, duela 25 urte, euskal poesia garaikidearen liburu enblematikoenetako bat –gaur egun ere erreferentziazkoa dena– argitaratu zela.

Sarrerak, 18 eurotan (beherapenekin), salgai daude www.teatroarriaga.eus helbidean edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Emplacement

Arriaga antzokia

Bilbo. Bizkaia