La Furia Tuteran
Date
28.06.25 - 29.06.25
Lieu
Nafarroa - Tutera

LGTBIQ+ Harrotasunaren egunaren baitan ehundaka ekintza antolatu dira Euskal Herriko txoko askotan, eta horien artean, Tuteran ere ekimenak antolatu ditu bertako Kukuluak kolektiboak. Goizean manifestazioa egingo dute herriko kaleetatik zehar eta arratsean musika pintxada izango da Higuera kalean Manazas disko jartzailearen eskutik. Eguna borobiltzeko La Furia ariko da zuzenean Plaza Zaharrean gauerdian. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.
La Furia
La Furia izenaren atzean Nerea Loron ezkutatzen da, rap feministaren ahots erreferenteetako bat, eta idazlea eta hezitzailea ere. Bere hitzek benetako bizitzari zintzotasunez heltzeko konpromisoa dute abiapuntu, eta gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituzte. Rap musika da lantzen duen joera nagusia, baino punka, giro industrialak, elektronika, technoa, rocka, elektro swinga edota reggaetona ere entzun daitekeen bere kantu borrokalarietan. Abesti zuzenak eta azidoak dira, erdi biderik gabekoak, aurpegian kolpatzen duten esaldi oldarkor eta erabatekoak.
Ultra
‘Ultra’ izena darama La Furiaren estudioko azken emaitzak, eta Baga Biga Musika Ideiak zigiluak kaleratu du lana 2024ko neguan. Bertan, zortzi kantu berri biltzen dira, non betiko La Furia topatzeaz gain, musika norabide berriak ere badira bertan. La Furiak darama ahotsaren ardura nagusia, baino lankidetza garrantzitsu batzuk izan ditu disko berrian, eta bide horretan, Aiert, Odei eta Rebeca Lane abeslariek hartu duten parte kantuei bestelako kolore bat emanez. Diskoan gazteleraz idatziko barrak eta hitzak dira nagusi, baino euskaraz egindako bi abesti ere barneratu ditu lan berrian, gero eta bereagoa duen euskarari toki eginez.
Emplacement
Plaza Zaharra
Plaza Zaharra
Tutera. Nafarroa