La Inquisición Euskal Herrian

Date

08.02.25 - 08.02.25

Lieu

Gipuzkoa - Azpeitia

'Mundo invisible' lana aurkeztuko du La Inquisicion taldeak.
‘Mundo invisible’ lana aurkeztuko du La Inquisicion taldeak. (HFMN)

Bartzelona hiriko La Inquisición taldea Euskal Herrian ariko da datozen egun eta asteetan. Asteburu honetan Azpeitiako Sanagustin kulturgunea eta Atarrabiako Totem aretoa bisitatuko dituzte, non bi emanaldi hauetan Streetwise eta Arene 6  taldeak ariko diren ere gaualdiak zabaltzen. Bi emanaldietako sarrerak dagoeneko salgai daude HFMN sustatzailearen atari digitalean Azkenik, otsailaren 15ean Durangon joko du La Inquisición taldeak, 40 Minutu Rock jaialdiaren barnean, preso politikoekin elkartasunean, eta beste hamaika musika taldeekin batera.

La Inquisicion

Bartzelonatik punk giroetan datorren banda da La Inquisición. 2018. urtean sortuak, taldekideek ibilbide oparoa izan dute urteak atzera punk, hardcore, oi!, eta streetpunk giroetako taldeetan, besteak beste Peeping Toms, Malarians, Belchit edo Secret Army bezalako taldeetan arituz. Banda berria sortzearekin batera, norabide berrian kokatu zuten taldea, urteak atzera egindakoa ahantzi gabe, baino territorio berrietan murgilduz.

Izan ere, eskola zaharreko punka jorratzen du laukoteak, kantu zuzen, ilun eta oldarkorrak landuz. Gurean eskainiko dituzten emanaldietan ‘Mundo invisible’ lana aurkeztuko dute, labetik atera berri duten estudioko hirugarren emaitza. Euskal Herrian zaletu piloa dituzte, taldearen ereserkiak ozen eta indartsu kantatzen dituzten milaka gazte sutsu.

Luxuzko taldeak agertokian lagun

Bi emanaldi hauetan Streetwise eta Arene 6 taldeak izango dituzte agertokian lagun. Streetwise Iruñea zaharrean sorturiko taldea da, 2017 urtetik martxan, gaur egun street punk oi! giroetako talde erreferente bat dira gurean. Arene 6, berriz, Algortatik datorren boskotea da. Streetwiseren antzera kaleko giroetan kokatzen dute euren musika ere, erritmo bortitzagoak landuz, batzuetan metalera gerturatzen diren gitarra sutsuekin. Bi taldeen arteko harremana handia da, eta 2024 urtean 4 kantuz osaturiko split binilo bat kaleratu zuten Tough Ain’t Enough Records diskoetxearen babesean,

Otsailak 7 Ostirala
Totem aretoa - Atarrabia
20.00 Arene 6
21.00 Streetwise
22.00 La Inquisición

Otsailak 8 Larunbata
Sanagustin kulturgunea - Azpeitia
22.00 Streetwise
23.00 Arene 6
00.00 La Inquisición

Emplacement

Sanagustin Kuturgunea
Sanagustin Kuturgunea
Azpeitia. Gipuzkoa

Liens