La Jodedera Tolosako inauterietan
Date
03.03.25 - 03.03.25
Lieu
Gipuzkoa - Tolosa

Asteburuan Inauteriak ospatuko dira Euskal Herriko herri askotan, eta Tolosan, nola ez, prest dira sei egunez festan murgiltzeko. Kaleak izango dira protagonista nagusi, eta ez da zuzeneko musikarik faltako edozein unetan.
Txosnagunean ere egitarau ederra prestatu dute, eta egunero zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera izango da. Horien artean La Jodedera taldearen emanaldia iragarri dute astelehen eguerdirako,13.00etatik aurrera eta doako saioan.
Txosnetako agertokitik igaroko dira ere Kaparrak, Rebel Noise, Hazas & Jagoba Postal Kolekzionistak, La Txama, Sedientos de Cumbia, Laket, Indabe edo Muxutruk erromeria, musikalki eskaintza anitza eta koloretsuan. Gauak disko jartzaileen emanaldiekin borobilduko dira.
Rona eta patxarana
Ohikoan zuzeneko musika arratsalde gauetara bideratua dago gurean, baino geroz eta gehiago dira eguerdietan ospatzen diren zuzeneko saioak. Musika beste era batera gozatzeko aukera ematen du honako eskaintzak, eta eguzki izpien azpian dantza egitea ederra da zinez. Izan ere, hori proposatuko du La Jodedera taldeak Martxoaren 3ko eguerdian. Dantza eta festa.
2010 urte inguruan eman zituzten lehen pausoak La Jodedera taldeko kideak, aurretik zenbait musika egitasmoetan ibilitako musikariak abentura berri batean martxan jartzean. Euskal Herriko zein Kubako musikariek egin zuten bat egitasmo berri honetan, bi herrialdeen musikak naturalki uztartzeko. Bide horretan Karibeko erritmo beroak dira nagusi kantuetan, tartean, sona, salsa, kumbia, chachacha, edota merengea bezalako erritmoak jorratuz.
Kantuak euskaraz eta gazteleraz abesten dituzte, eta kantu propioekin batera, hainbat euskal kantuen moldaketak egin izan dituzte urte hauetan guztietan. ‘Mendian gora’, ‘Zergaitik negar egin’, ‘Navarra tiene cadenas’, ‘Joxe Migelen batela’, edo ‘Izarren hautsa’ dira horietako batzuk. Aipaturiko kantu guztiekin batera, taldeak ‘Finesterretik haruntza’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan, 2024ko neguan argia ikusi zuen estudioko bosgarren emaitza.
Emplacement
Euskal Herria plaza
Euskal Herria plaza
Tolosa. Gipuzkoa