La Txama, Noainen eta Berriozarren
Date
30.08.25 - 30.08.25
Lieu
Nafarroa - Berriozar

Gutxi izango dira uda honetan La Txama bezain emanaldi eskaini dituzten taldeak. Pasa den neguan lehen diskoa kaleratu zutenetik geldiezin aritu da banda, Euskal Herria zeharkatuz amaigabeko gaualdietan. Uztailean hamaika kontzertu eskaini zituzten, eta abuztuan beste hamabi, guztira, 50 emanaldi baino gehiago 2025 honetan. Asteburu honetan beste bi emanaldi eskainiko ditu bandak, Noain eta Berriozar bisitatuz Nafarroan igaroko duten asteburuan.
Ostiralean Noain herriko jaietan ariko dira, eta agertokian El Hueso de la Aceituna eta Juantxo Skalari & La Rude Band izango dituzte ondoan 19:30etan hasiko den musika festan. Larunbatean, berriz, Berriozarren ariko da banda. Kontzertuak 23.00etan hasiko dira eta Kanaletas, Garratz eta Dj Muffin disko jartzaileak osatuko dute kartel koloretsua. La Txama taldeak 00.15etan eskainiko du bere saioa. Bi emanaldiak doakoak izango dira, biak herriko jaien barnean.
Mexiko
Korridoak, mariachiak, tumbaoak, rantxerak eta egun Mexikon bogan diren erritmo berrietan du abiapuntua La Txama taldeak, eta ez dioten muzin egiten cumbia edo bestelako erritmo beroei. Taldearen zuzeneko bakoitza festa bat da, eta ikuslegoa bezain beste gozatzen dute taldekideek taula gaineko saio eroetan. Ohiko rock banda baten formaziotik haratago, La Txamak bestelako taularatze bat proposatzen du kontzertuetan, gitarra akustikoa, requintoa, haize sekzio potente bat (Tuba, tronpeta, tronboia...), eta elektronika pixka batekin kantu dantzagarri eta festazaleak eskainiz.
2024 urteko azaroan ikusi zuen argia estudioko lehen diskoak, eta taldeak sorturiko zortzi kantuekin batera, Eskorbutoren ‘Adios reina mia’ kantuaren moldaketa topatu daiteke bertan. Egun boskote bezala taularatzen da banda, eta Val, Afu, Tuli el Bachatuli, CompaLuis, eta JonVi dira taldeko kide ofizialak. Hala ere, emanaldietan ez dira falta festara gehitzen diren lagun musikariak, horrela, emanaldi bakoitza bakarra eta errepikaezina bilakatuz.
Emplacement
Eguzki plaza
Eguzki plaza
Berriozar. Nafarroa