Larunbatean Freedom for Aiherra
Date
04.04.26 - 04.04.26
Lieu
Nafarroa Behera - Aiherra

Apirilaren 4 gauean ospatuko da Freedom for Aiherra jaialdia Nafarroa Behereko Aiherra herrian. Urteak dira apirilarekin batera honako emanaldia ospatzen dela, eta aurtengoan ere afitxa erakargarria osatu dute, musikalki, reggae musika eta mestizaia nagusi izango den festibalean. Gaueko 22.00etan hasiko da jaialdia plazan ezarriko den karpa azpian, eta emanaldiak 15 euroko balioa izango du. Ez da aurre salmentarik egongo eta egunean bertan eskuratu ahalko dira sarrerak.
Dizkobolo
Dizkobolo txaranga arduratuko da giroa pizteaz Aiherran. Kale giroko emanaldia eskainiko dute, agertokia alde batera utzita, eta ikuslegoarekin parez pare, Euskal Herriko eta atzerriko kantuen moldaketak joko dituzte emanaldi beroan.
Xiberoots
Gauza gutxi esan daiteke dagoeneko Xiberoots taldeaz. Zuberoako Maule herritik zuzenean reggae giroak dituzte abiapuntu nagusi, egun bestelako doinuak era batu direlarik taldearen doinu mihisera. 2015 urtean euskal tradizioaren eta reggaearen erritmoak uztartzeko sortu zen banda, eta egun ere, ideia horri eusten diote. Bidean hiru disko argitaratu dituzte, eta ‘Maule muffin’ (2019) ‘Honki jina’ (2021) eta ‘Zer agitüko’ (2025) diskoen kantuetatik osatzen dute zuzeneko kantu zerrenda.
The Locos
SKA-P taldeko Pipi abeslariak gidatzen du The Locos egitasmoa. Madril hiriko Vallecas auzotik zuzenean, 100% Ska-Punk doinuak jorratzen dituzte, nola ez, emanaldi eroetan. SKA-P taldearen atsedenaldi batean jarri zen martxa taldea 2005 urtean, eta lozorroak izan arren, taldea etengabeko kontzertu biran murgildua da egun. Ska musika abiapuntu, punk jarrera du bandak, haize sekzioak garrantzi handia duen koktelera arriskutsuan. Kantu aldarrikatzaileak ditu bandak, musika lau akorde baino gehiago dela oihukatuz emanaldi bakoitzean.
Emplacement
Plaza
Plaza
Aiherra. Nafarroa Behera