Leihotikan taldea Beran, 30. urteurren biran

Date

18.07.25 - 18.07.25

Lieu

Nafarroa - Bera

Leihotikan taldeko kideak.
Leihotikan taldeko kideak. (LEIHOTIKAN)

Leihotikan taldeak 30 urte bete berri ditu agertoki gainean eta bira berezi batean murgildua da banda 2025 urte osoan zehar. Ospakizun honetarako lehen diskoa berrargitaratu du banda nafarrak, 1998. urtean argia ikusi zuen  ‘Hemen ez da ezer aldatzen’ lehen lana. Azal berriturik dator, baino barnean betiko kantuak daude, punk rock melodikoa eta hardcorea maite zuten Leihotikan gazte batzuk egindako lehen disko luzea. Ostiralean Beran ariko dira zuzenean, Udaletxeko plazan, Nafarroako gobernuak martxan jarritako Kultur musika zikloaren barnean. Emanaldia 20.00etan hasiko da eta doakoa izango da saioa.

Hardcore melodikoa eta punk rocka

Hardcore melodikoak eta punk rockak zaletu ugari ditu Euskal Herrian. Mundu mailako taldeak sarri izan dira gurean, eta OffSpring, Bad Religion, Penniwisse, NO FX edo Green Day taldeek utzitako itzala handia da gurean emandako emanaldietan. Horietako erreferentzia batzuei tiraka sortu zen Leihotikan taldea 1995 urtean, abiadura biziko erritmoak, salaketa eta aldarrikapenekin uztartuz kantuetan. Kassete formatuko hainbat maketa kaleratu eta gero, taldearen iraupen luzeko lehen diskoak ikusi zuen argia 1998 urtean GOR diskoetxearen babesean, eta geroztik, diskoak eta zuzenekoak eskaini dituzte eten askorik gabe, lagunarteko erritmoan beti.

Izan ere, taldearen hezurdura mantendu izan dute urte hauetan guztietan, eta Gorka Armendariz, (ahots nagusia), Patxi Mercero, (gitarra), Aitor Remon (baxua) eta Alfonso Contin ‘Titi’ (bateria) izan dira, eta dira Leihotikan. Egun, Mikel Goitisolo (bateria) dute bateria-jole lanetan lagun ere, ‘Titi’ ordezkatuz hainbat emanaldietan. Izan ere, Leihotikan zerbait bada, punk rock talde bat izateaz gain, lagun talde sendo bat da, musika pasioz eta intentsitatez bizi duen lagun talde musikazalea. Ostiraleko emanaldian musika bidea errepasatuko dute agertoki gainean, estudioko lehen eta azken diskoei toki nabarmena emanez kantu zerrendan.

Emplacement

Udaletxeko plazan
Udaletxeko plaza
Bera. Nafarroa

Liens