Lukiek, Burlatan, Meñakan, Donostian eta Deban
Date
15.08.25 - 15.08.25
Lieu
Bizkaia - Meñaka

Lukiek taldeak abuztu beroa izango du eta hilabetea amaitu artean zortzi emanaldi eskainiko ditu Mungiako bandak. Taldearen estudioko hirugarren lana den ‘#3’ diskoa argitaratu zutenetik biran da hirukoa, errepidea errez herriz herri. Asteburu luze honetan bost kontzertu eskainiko ditu bandak, eta bide horretan ostegunetik astelehenera ariko dira zuzenean.
Abuztuaren 14 gauean Sugorri txosnagunean ariko dira Burlatan, eta 15ean Meñakako jaietan joko dute. Abuztuaren 16an Donostian izango dira, Piraten eskutik Portuko Flamenka agertokian, eta Indabe taldearekin batera afitxa osatuz. Astea amaitzeko, igande gauez Deban joko dute, Txosnaguneko karpan, eta Txopet talde agertokian lagun. Datorren astea Bilbon hasiko dute, astelehen gauez Algara konpartsan arituz, gerora Itsasu, Gautegiz Artega, Laudio eta Santibañez-Zarzagudan jotzeko.
Lukiek
Josu Ximun (gitarra eta ahotsa), Antton Goikoetxea (baxua eta ahotsa) eta Christian Rodriguez (bateria) osatzen dute Lukiek banda eta 2016. urtetik daude martxan. Musikalki 90eko hamarraldiko rock giroak lantzen dituzte, abestietan distortsio eta zarata handiko kantu melodikoak joz. Batzuetan punk-rockera gerturatzen dira, besteetan grunge doinuei egiten die keinu, baina beti ere intentsitatea eta zikintasuna galdu gabe. Musika bidean hiru disko kaleratu dituzte, eta lan horietan oinarrituko da zuzeneko kantu zerrenda. izan ere, ‘#3’ lanean territorio berrietan murgildu da banda, taldearen nortasuna diren kantu energikoak landuz beti ere, bestelako erritmoetan.
Emplacement
Plaza
Plaza
Meñaka. Bizkaia