Machine Head, Atarrabian

Date

25.04.26 - 25.04.26

Lieu

Nafarroa - Atarrabia

35 urte bete ditu Machine Head taldeak errepidean.
35 urte bete ditu Machine Head taldeak errepidean. (MACHINE HEAD)

Ameriketako Estatu Batuetako Machine Head taldea Euskal Herrian izango da asteburu honetan emanaldi bakar bat eskaintzeko. Hauxe Atarrabiako Totem aretoan izango da larunbat iluntzean, eta taldea gurean izango da ‘Route Resurrection' biraren barnean.

Izan ere taldeak 35 urte bete berri ditu agertoki gainean eta hori ospatzeko mundu mailako biran murgildua da azken hilabeteetan. Emanaldi honetako sarrera guztiak amaitu dira jada, eta egunean bertan ez dira gehiago salgai jarriko leihatilan.

Machine Head

Mundu mailako metal eszenan talde esanguratsua da Machine Head. 1991 urtean Oakland hirian sortuak ezinbesteko izena da metalak izan duen garapena ulertzeko, batez ere Groove metal eta Nu metal musika eretan eman dutelarik bere jarduna.

‘Burn My Eyes’ (1994) diskoa izan zen bandaren debutekoa, baino benetako arrakasta ‘The More Things Change’ (1997) lanarekin lortu zuten, AEB-etan ez ezik, mundu mailako kritikaren onespena jasoz. Geroztik ez dira agertokietatik jaitsi, eta  bere argi-ilunekin taldeak tinko eutsi dio norabideari.

Robb Flynn

Robb Flynn da taldeko abeslari nagusia eta berak gidatu du Machine Head urte hauetan guztietan. Egun formazio originaletik geratzen den taldekide bakarra da, eta bidean aldaketa ugari jasan dituen arren, taldea bizirik mantendu du urte hauetan guztietan.

Hamabi estudioko lan plazaratu dituzte, horietako azkena ‘Unatøned’ izenekoa, 2025 urtean kantu berriekin argitaratua. Atarrabian eskainiko duten emanaldian beraien ibilbidea errepasatuko dute, 90. hamarkadako disko ospetsuetatik azken urteetan egin dituzten kantu berrietara.

Emplacement

Totem aretoa
Totem aretoa
Atarrabia. Nafarroa

Liens

Totem aretoa

Machine Head