Mafalda agur biran, Gasteizen eta Bilbon

Date

16.11.24 - 16.11.24

Lieu

Araba - Gasteiz

Mafalda taldeak azken emanaldiak eskainiko ditu Euskal herrian
Mafalda taldeak azken emanaldiak eskainiko ditu Euskal herrian (MAFALDA)

Mafalda taldeak agur esango dio bere musika bideari, eta bide horretan asteburu honetan bi emanaldi eskainiko ditu gurean ‘Un último grito’ biraren barnean. Ostiral gauez Gasteizko Jimmy Jazzen izango da hitzordua, 20.30etatik aurrera eta 16 euroen truke. Larunabatean, berriz, Bilboko Kafe Antzokian ariko da banda, non sarrera guztiak amaitu diren jada. Gasteizko sarrerak aretoaren atari digitalean eskura daitezke 16 euroren truke. Aurrez amaitzen ez badira, egun berean aretoaren lehiatilan erosteko aukera izango da 18 euro ordaindututa.

Azken oihu bat

2010ean sortutako talde ezaguna da Mafalda. Valentziatik ska, reggae, funk doinuak eta hardcorea uztartzen dituen banda handi bat. Txikitik handira bidaia egin duen taldea da honakoa, eremu alternatiboetan sortu, eta jaialdi handietara iritsi da banda, beti ere jatorriak ahantzi gabe. Bederatzi kidek osatzen du Mafalda banada eta urteen poderioz estilo propioa landu eta garatu dute. Taldearen sona handia da, eta Europako zenbait hiritan edota Ameriketan aritzeko aukera izan dute kontzertu bira amaigabeetan. Euskal Herria bigarren etxe bat izan da taldearentzako eta asteburu honetan agur esango dute gurean, azaroaren 23an eskainiko duten azken emanaldia baino lehen. Euskal Herrian jarraitzaile asko izan ditu bandak, eta sarri izan dira zuzenean gurean.

Bide horretan estuki lotuak izan dira Hatortxu Rock bezalako elkartasun ekimentara, eta gaztetxe, areto eta herriko jai ugaritan jo izan dute. Beraz, azken aukera izan daitezke honakoak gurean Mafalda taldearen zuzenekoaz gozatzeko.

Emplacement

Jimmy Jazz aretoa
Jimmy Jazz aretoa
Gasteiz. Araba

Liens