Marte Lasarte Alegiako Gazte Egunean

Date

22.03.25 - 22.03.25

Lieu

Gipuzkoa - Alegia

Pello, Alex, Borja eta Lore Nekane dira Marte Lasarte.
Pello, Alex, Borja eta Lore Nekane dira Marte Lasarte. (MAUKA)

Martxoaren 22an Gazte Eguna ospatuko da Alegian, eta bide horretan egun osoko egitaraua prestatu dute bertako gazteek. Bazkaria, bingoa, karro poteoa eta bestelako ekimenez gain, gauean zuzeneko musika nagusituko da, eta Marte Lasarte izango da gaueko talde protagonista. 2024 urtean eman zen ezagutara Marte Lasarte taldea sarean zintzilikatutako zenbait bideo klip medio, eta urte bereko neguan ikusi zuen argia debuteko lan luzeak ‘Ez da besterik’ izenpean. Larunbatean Alegiako gaztetxean ariko dira gaueko 22.30etatik aurrera eta zortzi euroen truke. Sarrerak aurrez Hilario tabernan eskuratu daitezke, eta egun berean kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago gaztetxean bertan. Gaualdia borobiltzeko Dj Jo Ta Txo ariko da musika jartzen, euskal musika ardatz mila koloreko musika festan.

Marte Lasarte

Musika proposamen berria izan arren, Marte Lasarte taldea osatzen duten musikariek eskarmentu handia dute. Skakeitan, Belako edo ETS taldeetan aritzen eta aritu izan diren musikariek bat egin dute talde berri honetan, rocketik elektronikara doan eremu askean jarduteko. Lehen kantuekin ‘Ez da besterik’ lana grabatu zuten Haritz Harreguy estudioetan eta Mauka zigiluaren babesean ikusi zuen argia binilo, eta CD formatuan. Gainera, plataforma digital guztietan entzun daiteke lana klik soil batera.

Skakeitan taldean ibilitako eta Pello Armendariz (ahots nagusia eta programazioak) eta Borja Anton (gitarra, sinteak, programazioa) izan ziren taldeko sortzaileak, eta bien artean hezurduratu zituzten lehen diskoko kantu zirriborro gehienak. Gerora batu ziren taldera Alex Alonso (bateria) eta Lore Nekane Billelabeitia (baxua) musikariak, eta laukote moduan taularatu dira eskaini dituzten lehen emanaldietan. Biko egitasmo zena banda bilatu da eta intentsitate handiz ari dira disko berria aurkezten agertoki gainean. Alegiako gaztetxean egingo dute eztanda kantuek, emanaldi sutsu eta beroan.

Emplacement

Alegiko gaztetxea
Alegiko gaztetxea
Alegia. Gipuzkoa

Liens