Merina Gris Erandioko jaietan
Date
29.08.25 - 29.08.25
Lieu
Bizkaia - Erandio

Merina Gris taldea disko berriaren aurkezpen biran jarraitzen du, eta Euskal Herrian zein atzerrian aritu dira udara honetan kontzertuak eskaintzen. Terrassan eta Bartzelonan jo zuten uztailean, eta abuztuaren hasieran Zipren eskaini zuten emanaldi bat, gerora, Gasteiz, Donostia, Azkoitia eta Gernikako jaietan aritzeko. Abuztuaren 29an Erandion ariko da banda, non Hofe izango duten agertokian lagun 23.00etan hasiko den gaualdian. Irailaren 5ean, berriz, Zizurkil herriko jaietan ariko dira, 6an Hondarribian, eta 27an Aizarnazabalen. Emanaldi hauetan ‘Zuloa’ diskoa aurkeztuko du laukoteak, estudioko bigarren emaitza.
Zuloa
Musika abentura ezberdinetan ibili eta gero, 2020 urtean ematen ditu lehen pausoak Merina Gris bandak sarean zintzilikatutako bideo ederren bidez. Lehen kantuak aurkeztu eta gero, lehen zuzenekoak iritsi ziren, non taldeak, musika talde soil bat izatetik haratago eramaten zuen bere proposamena. Gerora kantu gehiago iritsi ziren, eta bideo gehiago, eta 2022 urteko neguan binilo ederrean bildu zituzten kantu guztiak ‘Zerua Orain’ izenpean. Musikalki ‘pop zakarra’ bezala aurkezten dituzte euren doinuak, elektronika lanabesak erabiliz intentsitate eta atmosfera handiko kantu eder bezain bortitzak jorratuz.
Denbora bat entsegu lokaleko zuloan eman eta gero, taldeak kalean du iraupen luzeko bigarren lana, eta jada zuzenekoetan aurkezten ari dira, taularatze berri batekin. Merina Gris taldearen disko berrienak ‘Zuloa’ izena darama, eta taldeak sorturiko hamaika kantu berri biltzen dira bertan. Aurreko lanaren bidetik doa emaitzarik berriena, baina era berean, badira aurrez egin ez dituzten gauzak. Paxkal, Julen eta Sara dira Merina Gris, eta zuzenekoetan laugarren kide ezezagun bat izaten dute gitarra-jotzaile gisara. Emanaldi ikusgarriak eskaintzen ditu bandak, eta Erandion ez dute kale egingo.
Emplacement
Irailaren 23ko plaza
Irailaren 23ko plaza
Erandio. Bizkaia