Musika eskaintza oparoa Hondarribian ‘Auzoa kultura da’ lelopean

Date

11.07.25 - 12.07.25

Lieu

Gipuzkoa - Hondarribia

Olaia Inziartek 'Zerrautsa’ diskoa taularatuko du larunbatean.
Olaia Inziartek 'Zerrautsa’ diskoa taularatuko du larunbatean. (OLAIA INZIARTE)

Asteburu honetarako eskaintza ederra prestatu dute Hondarribian ‘Auzoa kultura da’ lelopean. Askotariko kultur ekintzen artean, zuzeneko musikak toki nabarmena izango du. Emanaldiak herriko plaza eta gune ezberdinetan burutuko dira, eta musikalki eskaintza koloretsu eta anitza proposatzen da, rock erritmoetatik, folkaren goxotasunera. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.

Uztialak 10, osteguna

Kale ikuskizuna, zinema eta zuzeneko musika. Hori izango da ostegun arratseko egitaraua Hondarribian. Musikari dagokionean Naica taldea zuzenean ariko da gaueko 21.00etatik aurrera Baluarten. Hondarribian bertan sorturiko musika egitasmoa da honakoa, eta Psilocybe elkartearen entsegu lokaletan eman zituen lehen pausoak bandak. Egun, estudioko azken emaitza duten ‘Nemo propheta in patria’ aurkezten ari dira agertokietan, eta disko hau izango da emanaldiaren zutabe nagusia.

Uztailak 11, ostirala

Ostiralerako hiru hitzordu proposatzen dira. 19.00etan Gipuzkoa plazan Musik & Arts banda ariko da zuzenean, eta 21.00etan igoko da Baluarteko agertokira Verde Prato, Ane Arsuaga musikari tolosarrak gidatzen duen egitasmoa, duela hiru hilabete argia ikusi zuen ‘Bizitza eztia’ diskoa besapean. Gaua borobiltzeko Izaki Gardenak taldeak joko du, 23.00etan, eta berriz ere, Gipuzkoa Plazako agertokian, pasaden neguan argia ikusi zuen ‘Orube’ diskoa taularatuz, bere betiko kantuekin batera.

Uztailak 12, larunbata

Larunbateko eskaintza Tio Teroren Semeen emanaldiarekin hasiko da Arma Plazan. 17.00 aurrera dantza eta musikaren arteko uztarketa eskainiko du taldeak kale giroko emanaldian. Sustraietataik tiraka, gaur egungo dantzetara egiten du bidai Tio Teroren Semeak egitasmoak.

19.00etan Eñaut Elorrietararen txanda izango da, Baluarten, eta bakarkako saioa eskainiko du musikari bizkaitarrak bere musika bidea errepasatuz gitarra eta ahotsez. 21.00etan, berriz, Olaia Inziarte ariko da zuzenean bere bandaren laguntzaz Gipuzkoa Plazan.

Disko berria argitaratu du musikari nafarrak, bere musika bideko bigarrena den 'Zerrautsa’ lana, eta han-hemenka dabil zuzeneko aurkezpenetan. Azkenik, 23.00etan taularatuko da Tatxers taldea Kasino Zaharrean. ‘Ezpatei disdira!’ diskoa defendatzen ari da hiruko banda agertokian, eta kantu berriekin batera, dagoeneko klasiko bilakatu diren ereserkiak entzuteko aukera izango da kantu rockeroak eta pop melodiak nagusituko diren saioan.

Emplacement

Gipuzkoa plaza
Gipuzkoa plaza
Hondarribia. Gipuzkoa

Liens