Naizpresidente Bonberenean igande arratsez

Date

23.11.25 - 23.11.25

Lieu

Gipuzkoa - Tolosa

Matxet, Iban, Kanda eta Jota dira Naizpresidente
Matxet, Iban, Kanda eta Jota dira Naizpresidente (BONBERENEA)

Azaroren 23an, igande arratsez, Naizpresidente taldea zuzenean ariko da Tolosako Bonberenean. Euskal Herriko musikari arituak bat egin dute abentura berri honetan, besteak beste Naiz Roxa eta Vicepresidentes taldeetako kideak.

Urrian eskaini zuen lehen emanaldia bandak, eta negua errepidean emango dute kaleratu berri duten lehen diskoa aurkezten zuzenean. Bonbereneako emanaldia 20.00etan hasiko da, eta sarrerak 10 euro balioko ditu.

Naizpresidente

Matxet (Jousilouli, Anai Arrebak, Naiz Roxa, Sega Sound Killers…), Kanda (Neubat, Vicepresidentes...) eta Iban (Naiz Roxa) dira Naizpresidente. Agertokian hiru laguneko banda dira, baino laukote moduan antolatuak daude Jota soinu teknikaria estudioan eta zuzeneko emanaldietan lagun.

Musikalki soinu basatietan kokatzen dira, Thrasharen gordintasuna, hardcorearen amorrua eta Stonerraren astuntasuna nahastuz zuzeneko bizietan. Gupidarik gabeko kantu azkar eta oldarkorrak jorratzen dituzte, eta horrela entzun daiteke hamar kantuz osatua datorren taldearen debuteko diskoan. 

Bonberneak, 28 urte

Abendu beroa izango da Bonberenean, eta bide horretan makina izango dira antolatu dituzten ekimenak ‘Elkarlanarekin erresistentzia, herriekin elkartasuna’ lelopean. Izan ere, 28 urte beteko dira laster gune autogestionatua okupatu zela, eta hori ospatzeko egitarau ederra prestatu dute.

Kontzertuei dagokionez, abenduaren 12an Bizardunak taldea ariko da zuzenean, eta egun bat geroago, Chulería, Joder! eta Ezpalak. 18an Los Sara Fontan bikoaren txanda izango da, ostegun arratsez, ZA! taldeko kideak tartean. Azaroaren 27an, Eraso! taldearen azken kontzertuaz gozatu ahalko da, eta 28an Atila y los Unos taldearen emanaldiaz borobilduko da urtemuga.

Emplacement

Bonberenea
Bonberenea
Tolosa. Gipuzkoa

Liens