Naxker, ‘Kultura plazaz plaza’ ekimenaren barnean Txantrean
Date
22.08.25 - 22.08.25
Lieu
Nafarroa - Iruñea

Aurrera doa Nafarroan Kultura Plazaz Plaza zikoa eta asteburu honetan Iruñeko Txantrea auzoan izango dira hitzorduak. Zuzeneko musika, antzerkia eta bestelako ekimenak barneratzen ditu honako egitasmoak, eta hiru izango dira Ezkaba plazan eskainiko diren saioak.
Abuztuaren 20an Trapu Zaharra konpainiaren ‘Dale Ramon’ antzezlana ikusteko aukera izango da, eta 21 arratsean, berriz, Demode Quartet taldekoek ‘4 gurpil gainean’ taularatuko dute, familia osoarentzako ikuskizuna izanik. Azkenik, abuztuaren 22an Naxker talde nafarra igoko da oholtza gainera arratsaldeko 20.00etan pop eta rock giroko kantuak besapean. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.
Matxenia II - Summer Tour
Naxker taldea 2022 urtean sortu zen Atarrabian, eta musikalki popa eta rocka uztartzen dituzte euren kantuetan, non ahots melodiak nagusi diren kantu koloretsuetan. Taldearen debuteko diskoa ‘Matxenia II’ izenpean plazaratu zuten bi urte beranduago, eta bertan bildu zituzten lehen urteetan egindako lehen kantuak, Josu Erviti soinu teknikariaren gidaritzapean egindako grabaketan. Diskoa atera zenetik topera ibili da boskote nafarra, eta berriki kaleratu dute disko berria izango denaren aurrerapen kantua, ‘Elizondo’.
‘Matxenia II - Summer Tour’ kontzertu biraren barnean Laudion, Donostiako Boga-Boga festibalean, Zarautzen eta Zallan izango dira datozen asteetan. Karmele Gurbindo, Ainhoa Garcia, Nerea Arrasate, Jaione Baraibar eta Aritz Martin dira taldeko kideak, eta horrela taularatzen dira agertokian.
Emplacement
Ezkaba plaza
Ezkaba plaza
Iruñea. Nafarroa