Neomak Jimmy Jazz aretoan
Date
03.01.26 - 03.01.26
Lieu
Araba - Gasteiz

Neomak taldea albiste iturri da azken boladan. Hasteko, disko berria kaleratu du bandak ‘Lazturak orbain’ izenpean, taldearen musika bideko bigarren emaitza. Bestetik, taldean aldaketak izan dira, eta musikarien joan etorriak gertatu dira. Bide horretan, larunbat honetan Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ariko da banda, eta urtarrilaren 9an, Bilboko Arriaga aretoan. Emanaldi hauetarako sarrerak taldearen atari digitalean eskura daitezke.
Lazturak orbain
‘Lazturak orbain’ diskoa su txikian landutako lana da. 2022an kaleratu zen taldearen debuteko lana, eta kasik lau urte behar izan dituzte disko luze berri bat egiteko. Tartean makina emanaldi eskaini dituzte Euskal Herrian zein atzerrian, eta bidean, taldean musikari aldaketak izan dituzte. Sei kide izatetik lau kide izatera igaro da Neomak, eta taldeko sortzaile izan ziren Alaitz Eskudero Unanue, Garazi Otaegi Lasarte, Irati Gutierrez Artetxe eta Leire Etxezarreta Learretaren ondoan bi musikari berri ariko dira oholtza gainean: Etxahun Urkizu, baterian, eta Eider Villalba, teklatu eta ahotsetan. Diskoa Usurbil herriko Haritz Harreguy estudioetan grabatua izan da, eta Harreguy bera aritu da soinu mahaiaren beste aldean.
Aurkezpen bira
Duela egun batzuk Atarrabian (Nafarroa) ospatu zen Aske jaialdian abiatu zuen bandak ‘Lazturak orbain’ diskoa aurkezteko kontzertu bira, milaka lagunen aurrean taularatuz kantu berriak. 2026 urteko lehen emanaldia Gasteiz hiriko Jimmy Jazz aretoan izango da larunbat honetan, eta hiru egun beranduago Bilboko Arriaga antzokian ariko dira zuzenean. Urtarrilean hirugarren emanaldi bat joko dute ere, eta 16an Mungiako Olalde aretoan izango da hitzordua. Otsailean, berriz, Donibane Lohizuneko Tanka Aretoan joko dute, eta Martxoan Donostia Victoria Eugenia antzokian. Hauek dira oraingoz taldeak disko berria aurkezteko eskainiko dituen lehen emanaldiak.
Emplacement
Jimmy Jazz aretoa
Jimmy Jazz aretoa
Gasteiz. Araba