Niña Coyote eta Chico Tornado bikoa Abadiñon
Date
05.10.25 - 05.10.25
Lieu
Bizkaia - Abadiño

Niña Coyote eta Chico Tornado bikoa errepidean da azken aste hauetan disko berriaren aurkezpen biran murgilduak. Apirilean ikusi zuen argia ‘Atea’ diskoak, eta geroztik makina emanaldi eskaini dituzte Euskal Herrian zein atzerrian. Igandean Abadiñoko Amaraun arte Fabrikan ariko dira zuzenean, eta bertan taularatuko dituzte kantu berriak. Ateak 12.00etan zabalduko dira, eta 13.30etan hasiko da kontzertua. Sarrerak aurrez Abadiñoko Jubilatuen Etxean, Zaldibarko Sorgin tabernan, Elorrioko Portalekuan eta Durangoko Intxaurren eskuratu daitezke 13 euroen truke. Egunean bertan 15 euroko balioa izango dute Amaraunen bertan. Ez da online salmentarik izango.
Atea
Koldo Soret eta Usoa de la fuente dira Niña Coyote eta Chico Tornado. 2012 urtetik martxan, etenik gabeko bidea burutu dute ehunka emanaldi eskainiz eta estudioko bost disko argitaratuz urte hauetan guztietan. Rock astuna jorratzen du bikoak, basamortukoa edo taberna zulokoa, beti ere, bateria, ahotsa eta gitarra erabiliz solik. Disko bakoitzean territorio berrietan murgildu da banda, haserako sustraiak galdu gabe, lan bakoitzean gauza berriak proposatuz. Taldeak ‘Atea’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan, hamabi kantu berriz osaturiko azken emaitza. NCCT ren indar gune bat zuzeneko emanaldiak dira, non intentsitateak eta indarrak bat egiten duten izerdiz beteriko saio sutsuetan. Amaraun Arte fabrikan erakutsiko dute hori, adreiluak dardarka jarriz.
MusikaZuzenean kontzertu bira
Emanaldia hau MusikaZuzenean elkarteak martxan jarritako kontzertu biraren barnean kokatzen da. Ekimenak 15 urte bete berri ditu, eta hori ospatzeko 15 kontzertuko bira antolatu du urriaren 5etik 19ra bitartean Euskal Herriko 15 musika guneetan. Abadiñon abiatuko da bira igandean, eta hortik aurrera egunero zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da herri ezberdin batean.
Emplacement
Amaraun Arte Fabrika
Amaraun Arte Fabrika
Abadiño. Bizkaia