Odei eta La Furia Errenterian
Date
14.11.26 - 14.11.26
Lieu
Gipuzkoa - Errenteria

Odei eta La Furia raplariek indarrak batuko dituzte azaroaren 14 gauean Errenteriako Niessen aretoan zuzenean aritzeko. Zintzilik irrati libreak antolatzen du emanaldia, eta sarrerak aurrez Arkaitza tabernan eskuratu daitezke 12 euroen truke. Egun berean prezio berdina izango dute Niessen aretoaren leihatilan. Emanaldia 21.00etan hasiko da.
Odei
‘Goizegi Hiltzeko’ diskoa aurkezteko azken emanaldietan da Odei Barroso raplaria, eta larunbatean Errenterian ikusteko aukera izango da bere banda agertokian lagun. 2zio taldean lehen saiakerak egin eta gero, bakarkako bidea hartu zuen Odei Barrosok barnean zituen errima eta erritmoak plazaratzeko. ‘Terapia’ izeneko lehen diskoan izan zuen debutekoa, eta 2025 urtean ‘Goizegi Hiltzeko’ plazaratu zuen, estudioko bigarrena. Rapetik abiatzen du bere jarduna Odeik lan berrian, tartean, drilla, boom bapa edota trapa bezalako eragin berriak gehituz aurretik abiaturiko musika sorkuntzari.
La Furia
La Furia izenaren atzean Nerea Loron ezkutatzen da, rap feministaren ahots erreferenteetako bat, eta idazlea eta hezitzailea ere. Rap musika da lantzen duen joera nagusia, baino punka, giro industrialak, elektronika, technoa, rocka, elektro swinga edota reggaetona ere entzun daitekeen bere kantu borrokalarietan. Abesti zuzenak eta azidoak dira, erdi biderik gabekoak, aurpegian kolpatzen duten esaldi oldarkor eta erabatekoak. Emanaldi honetan diskoa aurkeztuko du, 2024ko neguan argia ikusi zuen estudioko azken emaitza. Diskoan gazteleraz idatziko barrak eta hitzak dira nagusi, baino euskaraz egindako bi abesti ere barneratu ditu lan berrian, gero eta beregoa duen euskarari toki eginez.
Emplacement
Niessen aretoa
Niessen aretoa
Errenteria. Gipuzkoa