Olaia Inziarte Bergarako Seminarixuan

Date

09.10.26 - 09.10.26

Lieu

Gipuzkoa - Bergara

Olaia Inziartek 'Zerrautsa' diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan.
Olaia Inziartek 'Zerrautsa' diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. (O.I.)

Urriaren 9 arratsean Olaia Inziarte Bergarako Seminarixoan ariko da zuzenean  'Zerrautsa' diskoa aurkezteko kontzertu biraren azken txanpan murgildua. Emanaldia 20.00etan hasiko da eta sarrerek 15 euroko balioa izango dute. Seminarixoaren atari digitalean eskura daitezke dagoeneko, eta aurrez amaitzen ez badira egunean bertan izango dira salgai aretoaren leihatilan.

Olaia Inziarte

Gaztea izan arren musika bide luze bezain oparoa du Olaia Inziarte musikari nafarrak. Hastapenak herri musikan eman zituen eta nerabe garaian rock giroetan murgildu zen bakarkako bidea abiatu zuen arte. Bere izenpean kaleratu zuen 'Lehengo Lepotikan Burua' debuteko diskoak arreta piztu zuen ikuslegoan kantuek zuten freskotasuna ete bere ahots jokuei esker. Geroztik, kontzertuak eta kolaborazioak tartekatu izan ditu, bai eta 'Zerrautsa' diskoa argitaratu 2025 urteko urtarrilean.

Oronoz herriko musikariaren bigarren diskoak debuteko lanaren pausoak jarraitzen ditu, beti ere, musika territorio berriak gehituz proposamen koloretsura. Disko honetarako, soinu organikoak eta elektronikoak uztartu ditu musikariak, gitarra distortsionatuak, sintetizadore analogikoak eta vocoder-ak erabiliz. Beti ere, Olaiaren ahotsak eta ahots erregistro ezberdinek gidatzen dituzte kantuak, abesti bakoitzari behar duena emanez une bakoitzean.

Zerrautsa bira

Abenduan itxiko du Olaia Inziartek 'Zerrautsa' diskoa aurkezteko kontzertu bira Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskainiko dituen bi emanaldi bereziekin. Abenduaren 27rako sarrera guztiak amaitu dira jada, 28rako, berriz, sarrera bakan batzuk geratzen dira oraindik. Horien aurretik Tolosako Leidorren, Errenteriako Lekuona fabrikan eta Altsasuko Iortia kultur gunean joko du bere banda lagun.

Emplacement

Seminarixoa
San Martin Agirre Plaza, 4
Bergara. Gipuzkoa

Liens

Seminarixoa

Olaia Inziarte