Olatz Salvador, Zamudion eta Amurrion
Date
29.11.25 - 29.11.25
Lieu
Araba - Amurrio

Olatz Salvador musikaria ‘Zainak eman’ disko berria aurkezten ari da zuzenean, eta asteburu honetan bi emanaldi eskainiko ditu Zamudion eta Amurrion arituz lan berria besapean.
2024 urte amaieran ikusi zuen argia estudioko hirugarren emaitza denak, eta geroztik errepidean izan da Salvador kontzertu biran murgildua.
Ostiralean Zamudioko San Martin Elizan joko du, arratsaldeko 20.00etatik aurrera, non sarrerak emanaldia hasi baino lehen jarriko diren salgai Eliza bertan.
Larunbatean, berriz, Amurrion izango da hitzordua, herriko antzokian eta 20.00etatik aurrera. Sarrerak Udalaren atari digitalean eskura daitezke 14 euroen truke.
Urtea amaitzeko beste bi emanaldi eskainiko ditu, Gernikako Astra gunean eta Andoaingo Bastero Kulturgunean arituz, abenduaren 18 eta 19an hurrenez hurren.
Zainak eman
2014 urtean hasi zen Olatz Salvador zuzeneko emanaldiak eskaintzen bere izenpean. Garaian Skakeitan taldean aritzen zen ere, eta lehen urteetan bi egitasmoak uztartu zituen Skakeitan taldeak agur esan zuen arte.
Bidean estudioko hiru disko kaleratu ditu: 2018 ikusi zuen argia debuteko ‘Zintzilik’ (2018) lanak, eta 2021 urtean argitaratu zen ‘Aho uhal’.
Azkenik egunotan kaleratu da horietako azkena ‘Zainak eman’ (2024) izenpean, eta beste behin Airaka zigiluaren babesean. Disko berrian hamar kantu berri barneratu ditu, eta horien artean bi lankidetza izan ditu. Izaro Andresek ‘Zerbaiten zain’ kantuan abestu du, eta Alba Morenok ahotsa sartu du ‘Zarataz harago’ abestian.
Musikalki orain artean landu dituen eremuetan murgiltzen da Olatz eta, era berean, badira gauza berriak elektronika lanabesen aldetik. Zuzeneko emanaldietan Ander Zulaika (bateria), Mattin Saldias (gitarra), Jagoba Salvador (baxua) eta Esti Beraza (teklatua, sinteak eta azpi-ahotsak) musikariak izango ditu lagun.
Emplacement
Amurrioko Antzokia
Amurrioko Antzokia
Amurrio. Araba