Olentzero eta Mari Domingiren baso magiko berria bisita daiteke Gasteizen
Date
09.12.25 - 25.12.25
Lieu
Araba - Gasteiz

‘Horra!’ deitzen da Olentzero eta Mari Domingiren ingurune berria, Gasteizko Zulueta jauregiko lorategietan kokatuta dagoena. Baso magiko honi esker, bikote maiteak bere unibertso propioa idu animaliekin, galtzagorriekin, txondorrarekin, landatar munduko elementuekin…
Piezarik deigarriena bertako baserria da. Baserri handia da (5 metroko garaiera, 8 metroko zabalera eta 4 metroko sakonera), eta etxeko txikiak gutunak uztera sartu ahal izango dira bertara. Era berean, Olentzeroren eta Mari Domingiren irudi berriak, 2 metroko altuera dutenak, egin dituzte, eta, lehen aldiz , baita galtzagorrienak ere, 1,70 metroko altuerarekin.
Gabonetarako prestatutako erakargune berri hau abenduaren 25era arte bisitatu ahal izango da, ordutegi jarraituan, 10.00etatik 21.30era, eta galtzagorriek zuzenean eskainitako animazioa egongo da, 18.00etatik 20.00etara, egun hauetan: abenduak 5, 6, 7, 8 12, 13, 14, 19, 20, 21, 22 eta 23.
Emplacement
Zulueta jauregia
Gasteiz. Araba