Perlata Tuterako jaietan

Date

27.07.25 - 27.07.25

Lieu

Nafarroa - Tutera

Perlata taldeko  Maialen, Ane, Jaione  eta Txerra.
Perlata taldeko Maialen, Ane, Jaione eta Txerra. (PERLATA)

Uztailaren 24, 25, 26 eta 27an Tuterako jaiak ospatuko dira, eta Tuteran Jai kolektiboak egitarau propioa prestatu du Lixeo plazan kokatu duen Txosnagunean. Gauero zuzeneko emanaldiak eta disko jartzaileen saioak entzun ahalko dira, festak bizitzeko bestelako era herrikoiagoak badirela aldarrikatuz. Besteak beste, Edu Zarzoya, La Misa del Gallo, Sedientos de Cumbia, Cornerio Power & Lali Oparda, Ribera Kids, edota La Txama ariko dira zuzenean, bertako musika taldeen presentzia handia izango duen egitarauean. Uztailaren 27an Perlata punk taldea, Olgetan erromeria eta Babarrun disko jartzaileak osatuko dute afitxa.

Perlata

Arrasateko punk harrobi amaigabetik sortu zen Perlata taldea 2015 urte inguruan, eta bidean taldekide aldaketak jasan dituzten arren, tinko eutsi diote beren sutraiei. Punk giroak dira nagusi taldean, baino bestelako era batetik sortzen du taldeak, ‘Kuirpunk’ bezala definituz euren musika. Egun lauko moduan taularatzen dira: Maialen Oleaga (baxua eta ahotsa), Ane Garai (gitarra eta ahotsa), Jaione Martinez (sinteak) eta RIP taldean aritutako Txerra Bolinaga (bateria) musikariek osatzen dute banda. Azken garaian sorkuntza handia izan dute eta bi lan plazaratu dituzte: ‘Anomaliak’ marrazki liburu ederraz gain, ‘Alosia’ fantzine CDa kaleratu dute, taldearen kantu berriekin.

Gaua borobiltzeko erromeria giroak nagusituko dira, eta Olgetan taldeak izangoi du ardura hori, Euskal Herriko abesti ezagunekin osatuz kantu zerrenda. Gaua DJ Babarrun disko jartzaileak itxiko du, goizalderarte luzatuz musika festa.

Emplacement

Lizeo plaza
Lizeo plaza
Tutera. Nafarroa

Liens